FITXA TEKNIKOA
Proiektuaren egilea: OM ARQ Sustatzailea: Nafarroako Gobernua. Hezkuntza Departamentua Adjudikazioaren zenbatekoa: 754.769,45 euro Amaiera-data: 2011ko apirila Kokalekua: Irurita (Nafarroa) Obraren zuzendaritza: OM ARQ - Angel Hernández
|
|
Proiektuaren estrategia eraikina pilotalekutik urrunen dagoen orubearen eremuan kokatzean datza. Era horretan, ez du haren bolumen handiarekin lehiatzen eta eragiten duen itzala saihesten da, eta bestetik jolastokia sarreratik hurbil egotea ahalbidetzen du eta horrek eskola orduetatik kanpo erabiltzea bultzatzen du, hurbil egoteagatik pilotalekuari lotuta dagoena. Ikastetxearen sarrera nagusia Kale Nagusian dago, pilotalekuaren sarrera dagoen kalean.
Bolumenari dagokionez, eraikinak fatxada luzeak iparralde-hegoalde orientazioan ditu, gure kasuan iparekialde-hegoekialdean, hormarte horietan lehen hezkuntzako eta haur hezkuntza ikasgelak hartuz hurrenez hurren. Era horretan, txostenak orientazioari dagokionez jasotzen dituen bete beharrak betetzen dira ipar hegoaldean aireztapena ahalbidetuz eraikinaren erdigunean dagoen barne-patio baten bidez.
Lehen hezkuntzako bost ikasgelek iparmendebaldeko hegala hartzen dute; erabilera anitzeko gela iparekialdean kokatuta dago; informatika gela, bikoizketa gela, haur hezkuntzako gelak eta zabaltze gela hegoekialdeko fatxadan kokatzen dira eta eguzkitik babesteko teilatua dute. Hegoekialdeko fatxadan eskatutako aterpea kokatzen da, gurasoak haurrak biltzera joaten direnean eguzkitik babesteko balioko duena, baina baita egun euritsuetan jolastoki gisa erabiltzeko balioko duena. Ikastetxera sartzeko haizearen kontrako atondo bat egitea proposatzen da. Eraikinaren hormarte zentralean bi zerbitzu gela kokatzen dira, barne-patioaren bidez argiztapena eta aireztapena dutenak. Era horretan, kanpoko hormarteetan malgutasun handia lortzen da etorkizunean arazorik gabe aldaketak egin ahal izateko.
Materialei eta eraikitzeko prozesuari dagokienez, eraikinaren dimentsio eskuragarriak (beheko solairua) direla-eta eraikina hormigoizko in situ egituraren bidez proiektatu dugu, izan ere, hutsarte garrantzitsuak azkartasunez egitea ahalbidetzen du.
Formari dagokionez, eraikina Baztaneko harrizko plakazko estaldura duten bi albo-hormez osatuta dago, zeinak kontrastea sortuko duen ipar eta hegoaldeko fatxadarekin, hormigoizko panel aurrefabrikatuarekin eginak dauden. Erabilitako materialak arkitektura tradizionalean erabiltzen zirenak dira, hartara izaera eta irudi garaikideari uko egin gabe inguruan integra dadin.
|