OBRA HIDRAULIKOAK

Oso obra hidrauliko anitzak egin dira. Hasieran, Leridako probintzian ibaiak bideratzeko obra handiak egin ziren, eta ondoren Nafarroan eta Euskal Autonomia Erkidegoan lan egiten hasi zen. Urte guzti hauetan lortutako eskarmentua dela-eta era honetako obretan adituak gara, eta harri-lubetak, euste-hormak, bideraketa obra handiak egin ditugu eta alor maritimoan ere lan egin dugu. Azken alor horretan Kantauriko kosta osoan lan egin dugu, baina batez ere Gipuzkoako kostaldean. Gure langile eta makinekin lan egiten dugu, horretara bideratutako ekipoak ditugu-eta. Exekuzio on batez gainera, funtsezkoa da zereginak ongi planifikatzea, kasu gehienetan ibai edo eremu maritimoei eragiten baitiete, izan ere, zenbaitetan aurreikusi ezin daitezkeen uraldiak sortzen dira eta horretarako aldez aurretik sor litezkeen kalteak saihesten dituzten jarduketak egiten dira. Obra hauetan kontu berezia izaten da ingurumenaren kalitatearekin eta errespetuarekin, eta obrak gauzatzerakoan oso zorrotzak gara honekin.