"Blanca de Navarra" kolonia eraikinaren berritzea
HONDARRIBIA (Gipuzkoa)
FITXA TEKNIKOAJabetza: Fundación Caja Navarra
|
Nafarroko “Blanca de Navarra” eraikinaren lanak 1935 urtean proiektatu zituen Victor Eusa arkitektoak. Lan hauek beheko solairuko eta semi-sotoko sarbideen eta egokitzapenean datza, beheko eta lehenengo solairuko komunen berritzean eta instalazioen egokitzapenean. Sarbideak egokitzeko sarrerako solairuan maldak exekutatuko dira; kanpotik sartzeko eta logelen eta aretoaren arteko komunikazioa ziurtatzen duena. Semisotoko solairuari dagokionez, komunikazio gune generaletik sarbide berri bat proposatzen da, egungo eremu batzuk aldatuz. Ibilbideko ateen ordeztea eta hauen modifikazioa beharrezkoa egiten da araudia betetzeko. Sarbidea eta ebakuazioa bermatzeko komunikazio nukleo bat exekutatuko da logelen gunearen bukaeran. Eskailera eta igogailuz batez egongo da osatua, eta eraikinarekin solairu bakoitzean pasarela baten bidez komunikatuko da. Era berean, sarrera solairuko eta lehenengo solairuko komunen reorganizazioa egingo da, solairu bakoitzean gizonezko eta emakumezko komun irisgarria egoteko, dutxak, komunak eta kabinak dituztenak. Instalazioen erreformak ur beroaren ekipamenduaren modifikazioan datza, gas propanoko instalazio berri batekin eta 1500 litroko hiru metagailuekin. Sabaia faltsuan joango da modifikatutako kondukzioa. Horrez gain, horniketa eta saneamendu instalazio berria egingo da aldatutako komunetan. Bestalde, instalazio elektrikoaren, sutearen aurkako instalazioen eta larrialdietako seinalizazioen hargunearen egokitzapena egingo da. |