FITXA TEKNIKOA
Proiektuaren egileak: Oscar Mongay eta Maite Mariezcurrena Sustatzailea: Doneztebe Construcciones S.L. Adjudikazioaren zenbatekoa: 1.241.544 euro Eraikitako azalera: 2.224,12 m2 Hasiera-data: 2000ko urtarrila Amaiera-data: 2.001eko martxoa Kokalekua: Doneztebe (Nafarroa) Obraren zuzendaritza: Oscar Mongay, Maite Mariezcurrena eta Francisco Rodriguez
|
|
Proiektuaren helburu nagusia beharren programa era logiko eta erregularrean banatzea da, ahal den heinean etxebizitzaren azalera erabilgarria optimizatuz.
Korridore luze eta estuak egitea saihestu da argitasuna sartzeko eta espazio zabalera desiragarriak izateko.
Etxebizitza sailak eskailera nukleoa eta igogailua dituzten 2 atalondo ditu, eta bi etxebizitzetarako balio duten. Oondorioz solairu bakoitzeko hiru altuerako 4 etxebizitza ditugu, hau da, eskatutako 12 etxebizitza.
Eraikinak oso argi bereizten diren bi fatxada ditu: iparraldekoa, dagoeneko bazegoen etxebizitza sail batera ematen duena, eta Geltokiaren Kalearen bidea kontsolidatzen duena; eta hegoaldekoa, Plan Partzialak proposatzen duen parkera edo gune berdera ematen duena.
Proiektuak baldintza anitzei solairuan eta altxaketan erantzun die. Alde batetik, hegoaldeko hegala. Bertan, eguneko guneak, egongela eta sukaldea kontzentratzen dira, eta hortaz fatxadan hutsune diafano eta handiak sortzen dira eguzkiak etxebizitzara ematea ahalbidetzen dutenak, baita balkoi irtenek eta terrazek ere, parkera ematen baitute eta udan eguzkitik babesteko balio baitute.
Bestalde, iparraldeko hegala dago. Bertan, logelak kontzentratzen dira. Bertako hutsune eta balkoiek kalearekiko kontsonantzia mantentzen dute, bertikalak eta hegoaldekoak baino txikiagoak dira eraikuntzak funtzio termiko optimoa izan dezan ahalbidetuz eta berogailuaren kostua minimizatuz.
|