Felisa Munarriz plazako lurrazpiko aparkalekuak

IRUÑA (Nafarroa)

FITXA TEKNIKOA
Proiektuaren egilea: Javier Amillano Prieto
Sustatzailea:
Arrosadiako San Fermin auzokideen elkartea
Adjudikazioaren zenbatekoa:
3.873.374,20 euro
Hasiera-data: 2.004ko otsaila
Amaiera-data:
2.005eko martxoa
Kokalekua:
Iruña (Nafarroa)
Obraren zuzendaritza:
Francisco Monente Zabalza

 






 

Lau solairutan antolatutako aparkalekua da. Ibilgailuen sarbidea Zangoza kalean dago, eta irteera Zaragoza etorbidean. Era horretan, bi norabideetan ibilgailuen etengabeko fluxua ahalbidetzen da.

Aparkalekua in situ egindako hormigoi armatuzko egitura baten bidez eraiki da. Indusketa gehienbat marga gogorraren eremuan (tufa) egin zen. Hortaz, pilare zentralen kasuan zimentazioa zapata isolatuen bidez egin zen, eta euste-hormen kasuan zapata jarraituen bidez. Forjatuak hormigoi armatuzko lauza erabiliz egin ziren.

Lau solairuek hartzen duten azalera osotara 13.344 m2-koa da, eta ibilgailu zein motorrentzako plazak ditu.

Oinezkoentzako sarbidea bitan banatuta dago. Bata Zangoza kaleko ibilgailuentzako sarreraren ondoan dago. Bestea kasetoi antzekoa da, eta bertan eskailera eta igogailua daude, eta plazaren izkinan kokatuta dago, barnealdean.