Bulegoen eraikuntza. MAPSA

ORKOIEN (Nafarroa)

FITXA TEKNIKOA
Jabetza: MAPSA S.COOP. 
Proiektuaren Egilea: 3G Arquitectos 
Ingeniariak: INARQ
Adjudikazioaren zenbatekoa: 598.277,83 euro
Hasiera-data: 2016ko maiatza
Bukaera-data: 2016ko abendua
Kokalekua: Orkoien (Nafarroa)

 

 

 





 

Egungo eraikinaren berritze eta handitzean datza proiektua, multzo unitario batean bateratuz, bolumetrian, konposizio arkitektonikoan eta eraikitze soluziotan.

625 m2ko bolumen berria galdaketa nabe berrira adosatuko da eta aurretik eraitsitako eraikinaren zatia ordezkatuko du.

Eraikinaren barnealdeko espazioak Hego-Ipar zentzuko korridore batean  linealki ordenatzen dira aurreko eraikinaren atarira iritsi arte. Eskailera berria bulegoen eta nabearen arteko elkargunean aurkitzen da, Curro Inzak diseinatutako baranda daukana. Estalkiko argi-zulo baten bitartez argitzen dira eskailerak.

Beheko solairuan bi bilera gela daude, adaptatutako bulego eta komun bat, beste bulego bat, erabilera anitzeko bilera gela eta komuna. Lehenengo solairuko soluzioa beheko solairuko bezalakoa da. Korredore lineala bi bilera gelara, Zuzendaritza eta Gerentzia bulegotara, bulego bat gehiagora eta komunetara ematen du.

Sotoan espazio ireki bat egiten da beranduago egokituko dena.

Metalezko zutabeen eta hormigoizko losen bitartez exekutatzen da egitura. Teilatua alderantzizkoa izango da eta ibilerraz ezina. Fatxaden estalkia egungo eraikinaren antzekoa izango da, estalki zeramiko bat proposatzen da ondorioz, 50x100 zmko krema natural koloreko plaken bidez. Zeramika hau 14 zm termoarzila batean  finkatzen da, barruko geruza igeltsu-kartoizkoa izanda eta 70mm lodierako arroka artileko isolamendu termikoarekin, kanpokoa SATE izanda geruza zeramikoaren aurretik. Arotzeria PVCzkoa izango da composite paperezko zatiekin. Barruko zatiketak Tatec motako kristalezko manparak erabiltzen dira. Orokorrean, zoladura gresezkoa izango da, baina gune batzuetan Parklex motako zoladura flotatzailea jarriko da. Aurreikusitako instalazio guztiak egingo dira.