Galarreko pilotalekua

 (Nafarroa)

FITXA TEKNIKOA
Proiektuaren egilea: IM Arquitectos
Sustatzailea:
Galarreko Kontzejua
Adjudikazioaren zenbatekoa (BEZ barne):
548.780,51 euro
Hasiera-data:
2007ko ekaina
Amaiera-data:
2007ko abendua
Kokalekua:
Galar (Nafarroa)
Obraren zuzendaritza:
Pedro Mariñelarena eta Raúl Escrivá

 

 

Eraikina plazako zoladuraren kotari dagokionez hondoratuta dago, haren altuera eta inpaktua murrizteko. Pilotalekuko horma guztiak euste-hormekin egin dira, eremuko garaiera aldeetara egokituz eta estalkia eta itxitura plazan eta hormare goiko aldean bermatzen den egitura metaliko baten bidez elementu arin baten moduan konfiguratuz.

Pilotalekuko fatxada xafla metaliko batzuen bidez egin da puntu guztietatik hedadura bisual handiagoa izateko eta argiztapena ahalbidetzeko jokalekua eguzkiaren erradiazio zuzenetik babestuz. Beheko aldean itxitura beiraztatu bat egin da pilareen sostengatzearen planotik askatuz.

Hortaz, hormak hormigoi armatuzkoak dira eta euste-horma eta egituraren oinarri moduan jokatzen dute. Altzairuzko atariak ertz aldakorreko xafla armatuz osatuta daude. Estalkiaren erretiluak eta fatxadako xaflek txarrantxatzen dituzte. Erretilu perfilatu horrek atarien artean habe jarraiaren funtzioa du. Zursarea altzairuzko profil tubularrez osatuta dago.

Zoladurari dagokionez, kuartzora leundutako hormoigoi armatuarekin egin da. Frontisaren estaldura 10 cm-ko lodiera duen kareharriarekin egin da.