San Adriango osasun etxea

 (Nafarroa)

FITXA TEKNIKOA
Proiektuaren egileak: Miguel Ayape Bariain eta Andrés Martínez Tejada
Sustatzailea:
Nafarroako Gobernua
Adjudikazioaren zenbatekoa (BEZ barne):
2.685.653,48 euro
Hasiera-data:
2009ko abuztua
Amaiera-data:
2.010ko martxoa
Kokalekua:
San Adrián (Nafarroa)
Obraren zuzendaritza:
Andrés Martínez Tejada

 

 

Eraikina funtsean beheko solairuan antolatuta dago, lehenengo solairuan soilik langileak eta azpieturak kokatzen baitira.

Solairuak forma laukizuzena du eta mendebaldetik ekialdera orientatuta dago. Sarrera nagusia Plantio kaletik egiten da. Honen fatxadan bigarren sarrera bat dago zerbitzukoa eta larrialdietako irteeretakoa.

Atarte nagusian bi altueretako espazio bat proiektatu da. Bertan,harreralekua kokatzen da, area guztien kontrol bisuala duena.

Sarreratik hurbil erabilera anitzetako lokala, errehabilitaziorako gunea, itxaron gela, aldagelak eta larrialdien gunea daude. Atartetik goiko solairura sartzen da. Bertan, administrazio gunea eta biltegien gunea daude.

Eraikinaren ardatz nagusiarekin jarraituz, laguntza eremura iristen da, itxaroteko eremu zabal baten inguruan egituratuta dagoena eta eraikinaren erdiguneko lorategi bat duen patio baten inguruan banatzen dena.

Muturretan altuera handiagoa duen eta estalkiko maldak ikusten uzten dituen prisma laukizuzen baten bidez bolumena eman zaio eraikinari. Mendebaldeko fatxadan ireki egiten da, herrirantz begiratuz eta eremu urbano txiki bat sortuz.

Aldeetan, eraikina itxi egiten da beira trasluzidoz egindako itxitura batek mugatzen dituen patio banaren bidez. Era horretan, kontsulta gelak pribatutasuna mantenduz argiztatzen dira.

En los laterales, el edificio queda cerrado por sendos patios delimitados por un cierre de vidrio traslúcido que permite iluminar las consultas con privacidad.