Aguraineko pabilioi industrialak
Agurain (Araba)
FITXA TEKNIKOAAzalera: 5.555,60 m2
|
Obra honetan 120 m2 eta 360 m2 arteko azalera duten pabilioi industrialak eraiki ziren. Tamaina txikiena duten pabilioiek 6,7x 18 m neurtzen dute. Fatxada mehelinak karga-hormen moduan eraikitzen dira. Horretarako homigoizko panel aurrefabrikatuak erabiltzen dira, eta haien gainean hormigoi aurrefabrikatuzko estalkiaren egitura bermatzen da. Estalkia eraikitzeko habexkak erabili dira, eta haren gainean estalkiaren txapazko panela eta polikarbonato zehargarrizko panela jarri dira. 4,20 x 5m-ko sarrera bat eta HMra ematen duen kontrako fatxadan kanpoko zureria dute. Tamaina handiagoa duten pabilioiek 15 m-ko zabalera dute. Fatxadan oinezkoentzako zein ibilgailuentzako sarrerak daude, eta 3,8 m-ko altueran lehenengo solairuko lokal eta bulegoei zerbitzu ematen dien zurgindegi bat dago. Nabeen egitura hormigoizko aurrefabrikatuarekin egin da, bai habeak bai bi isurkiko estalkiak eta 1,5 m bereizten diren habexkak ere. Estalkia bi nabe motetan antzekoa da. Altuera librea 7,5 m-koa da, eta 6 m-tara zubi-garabi bat ezartzea aurreikusten da. Horretarako hormogizko habeetan euskarri bat jartzen da. Nabeak banatzeko haren altuera osoan hormigoizko bloke bat erabili da. Nabe guztien kanpoaldeko akabera hormigoizko panel aurrefabrikatuekin, hondar-zurrustaren akaberarekin eta barne isolamenduarekin egin da. |