ERAIKUNTZA 

Eraikuntzako jarduera 90. hamarkadaren hasieran hasi zen era irmoago batean, bai bezeroari bai Obaren Zuzendaritzari laguntza teknikoa emateari dagokionez kalitatearen eta zerbitzu onaren irizpide berdinetan oinarrituta. Baina batez ere gure langileen aldeko apostua eginez, eraikinak eraiki ondoren arazorik izango ez duela bermatzen baitigute. Garapena anitza eta zabala izan da, ez soilik geografikoki baizik eta baita gauzatu diren eraikuntza mota ezberdinengatik ere. Gure pabilioi biltegiak hasiera azkartzen lagundu zigun. Nafarroan eta Euskal Autonomia Erkidegoan sustapen pribatuko etxebizitzak eraiki ditugu, baita pabilioi industrialak ere Irunen, Agurainen, Astigarragan eta Guardin.

     

Eraikuntza publikoari dagokionez, osasun-etxeak gauzatu ditugu Iruñan, San Adrianen eta Peraltan; ikastetxeak, Azpilagainako haur eskola eta Iruritako eskola kasu; Doneztebeko eguneko zahar etxea; El Ferial eta la Contiendako Aterpeak, exekutatzeko konplexuak diren eremuetan kokatuta daudenak; eta kirol azpiegiturak Galarreko pilotalekua, igerilekuak eta futbol-zelaiak kasu. Halaber, lurrazpiko aparkalekuak eraikitzen adituak gara. Eraiki genuen lehenengoetako bat Donostiako Bulebarrekoa da, eta ondoren Gipuzkoan eta Iruñean gehiago eraiki genituen. Ikuspegi teknikotik baieztatu dezakegu lan-talderik onena dugula eta emaitzak aurkezten ditugun edozein obretan ikus daitezkeela.