FITXA TEKNIKOA
Proiektuaren egileak: Tabuenca y Saralegui / Marraud Ingénierie Sustatzailea: Urtelor S.L. Adjudikazioaren zenbatekoa: 831.252,30 euro Hasiera-data: 2009ko uztaila Amaiera-data: 2010eko urtarrila Kokalekua: Obraren zuzendaritza: Marraud Ingénierie Sud-Michael Suárez eta Marc Buxó
|
|
Obra honek Arraiozen merkatalgune bat eraikitzean datza, eta salmentarako supermerkatua, taberna-jatetxea, lokalak, biltegiak, bulegoak, laborategiak eta hozkailuak izango ditu. Beheko solairua, solairuartea eta azpiegiturentzako soto txiki bat duen eraikina da.
Beheko solairuan supermerkatuaren agertokia, salmenta tokia, biltegiak, lokalen galeria bat eta jatetxearen eremua daude.
Obra hauetan zoladura, hormigoizko egitura eta kanpoko estaldurak egin dira, haien artean, Baztaneko lauza gorriz egindako plakazko estaldura eta xafla aurrelakatuzko sandwich motako panela. Amaitzeko urbanizazioa eta merkatalgunera sartzeko biribilgunea gauzatu dira.
|