Erronkariko Eski Nordikoko Zentroa

BELAGUA (Nafarroa)

FITXA TEKNIKOA
Proiektuaren egilea: Arquitectos Asociados
Sustatzailea:
SPRIN
Adjudikazioaren zenbatekoa:
6.327.156,75 euro
Hasiera-data:
2006ko uztaila
Amaiera-data:
2009ko urria
Kokalekua:
Belagua (Nafarroa)
Obraren zuzendaritza:
Santiago Iribarren Sant eta Igor Berza

 

 

Larra-Belaguako Eski Nordikoko Zentroak eraikin nagusi bat du, eta bertatik, El Ferial-Zanpori deritzen pistetara sartzen da. Halaber, eraikin txiago bat ere badu, La Contienda izeneko pistetara sartzeko. Aterpe nagusia 1.600 metroko altitudean kokatuta dago eta energia sortzeko eta ur edangarriz hornitzeko beharrezkoa diren hobekuntza guztiak ditu. Oso diseinu zaindua du eta horri esker eraikina era argi batean egokitzen da ingurura. 1.400 metro koadroko azalera eraikia du. Jarduketa eremuak Larrako esparruan daude, zeina Erronkari Bailarako iparraldeari dagokion.

Larrako natura-erreserbak 3.130,83 ha-ko azalera du eta natura-erreserba babesteko banda periferikoak 404,55 ha-koa. Eski Nordikoko Zentroko pistek 15 kilometro baino gehiago hartzen dituzte. El Ferial-Zanpori bost zirkuituz osatuta dago, osotara 9,5 kilometro neurtzen dituztenak. Contiendak ere bost zirkuitu ditu, osotara 6,6 kilometro neurtzen dituztenak.

Hiru urte behar izan dira zentroa eraikitzeko, azarotik maiatzera baldintza klimatologikoen ondorioz ezinezkoa baitzen lanekin jarraitzea. Beraz, oso lan gogorra izan da planifikatzea zaila izan delako, baina batez ere exekutatzearengatik, material eta langile guztiak iristeko zaila den toki batera garraiatu behar izan direlako.