Lasate-Oriako etxebizitzak

 (Gipuzkoa)

FITXA TEKNIKOA
Proiektuaren egilea: Sabai Arkitektoak S.l.
Sustatzailea:
Usarmen
Adjudikazioaren zenbatekoa:
2.503.356 euro
Hasiera-data:
2008ko azaroa
Amaiera-data:
2010eko apirila
Kokalekua:
Kale Nagusia 31, Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Obraren zuzendaritza:
Jose Luis Loinaz eta Eider Loiarte

 



 

Sotoa, beheko solairua eta etxebizitzen 4 solairu izango dituen eraikin bat proiektatu da. Sotoa eta beheko solairua hirugarren sektoreko erabilerak izango ditu eta goiko solairuak etxebizitzak izango dira.

Diseinatutako eraikinak orubearen geometria triangeluarra kontuan hartzen du, eta bi alde luzeenek eraikinaren fatxadak osatzen dituzte eta alde motzenak ondoko eraikinaren mehelina osatzen du. Halaber, inguruan duen kokapena kontuan hartu da, izan ere, bi fatxadeak Lasarteko kale nagusira ematen dute, parean espazio zabal bat izanik, beste aldea ordea gutxi gorabehera 8m-ko zabalera duen kale baten atzealdean dago.

Era horretan, eraikin osoa egoera hori ustiatzen saiatzen da, eta behe solairuko merkataritza lokalak eta etxebizitzen eremu garrantzitsuenek kale nagusira ematen dute. Alabaina, etxebizitzetara sartzeko komunikazio nukleoak, sukaldeak eta bertako esekilekuak atzealdeko fatxadan daude.

Hartutako egitura hormigoi armatuzko pilare eta habez egina dago, bi norantzetan lauza armatuan sartuta daudenak.

Fatxadei dagokienez, haietako bat “fatxada aireztatua” motakoa da, karelak edo hormigoizko hormak estaltzen dituzten adreiluzko horma-atalak dituenak eta haietara altzairu herdoilgaitzezko giltzen bidez finkatzen direnak. Beste fatxada mota 10 cm-ko lodiera duen eta ageriko akabera duen hormigoizko panel aurrefabrikatuz osatuta dago.