FITXA TEKNIKOA
Proiektuaren egilea: Javier Amillano Prieto Sustatzailea: TÜV Rheinland Adjudikazioaren zenbatekoa: 794.012,75 euro Hasiera-data: 2010eko ekaina Amaiera-data: 2010eko iraila Kokalekua: Doneztebe (Nafarroa) Obraren zuzendaritza: Cesar Saade Padrones
|
|
Donezteben era guztietako ibilgailuen azterketa egiteko bulegoak eta pabilioia hartuko dituen eraikina egin da. Obra honetan eraikina bera eta ibilgailuak sartu eta ateratzeko urbanizazio mugakidea gauzatu dira. Eraikina dagoeneko han zegoen gasolindegi batetik hurbil dago.
Egitura metalikoko pabilioia HEB motako hotzean itxuratutako eta galbanizatutako profilez egin zen, egitura sekundarioa estalkian, eta fatxada perimetralak hotzean itxuratutako eta galbanizatutako Z motakokoak.
Pabilioiaren estalkia txapazko sandwich panelak eta azalera osoaren % 10ean poliester trasluzidozko plakak erabiliz egin zen.
Halaber, fatxadak ere txapazko sandwich panelak eta barne isolamendua erabiliz egin ziren. Azken bahoan polikarbonatozko itxitura bat jarri zen aireztapen azalerak altzairu galbanizatuzko xaflez estaliz. Ibilgailu arin eta pisuentzako sarrera eta irteerak aterpeekin bukatu ziren.
Pabilioiari atxikitzen zaizkien bulegoei dagokienez, jarritako egitura 120ko profil tubularrezkoa da. Itxitura eta estalkia pabilioiaren antzekoak dira. Aluminiozko itzalkin perimetral apaingarri bat jarri zen material berdineko aurreikuzitako xaflaekin eta aurrealde apaingarriarekin. Barruan administrazio gunea, koadroak, langileentzako aldagelak, atseden hartzeko guneak, komun publikoak eta zirkulazio gunea daude.
|