FITXA TEKNIKOA
Proiektuaren egilea: Francisco Monente Zabalza Sustatzailea: Donibaneko Urdax kaleko garajeen elkartea Adjudikazioaren zenbatekoa: 2.613.386,62 euro Hasiera-data: 2.002ko maiatza Amaiera-data: 2.003ko apirila Kokalekua: Iruña (Nafarroa) Obraren zuzendaritza: Francisco Monente Zabalza
|
|
Bi solairutan antolatuta dagoen lurrazpiko aparkaleku bat da. Ibilgailuentzako sarbidea Urdaxeko Monastegiaren kaletik hurbil dagoen barneko bidean dago eta sartu eta ateratzeko arrapala bakarra duen sarbidea da. Plazaren gainerako azalera oinezkoek erabil dezaten mantendu da.
Aparkalekua in situ egindako hormigoi armatuzko egitura bat da. Zimenduak margaren gainean jarri ziren erdiko pilareen kasuan zapata isolatuen bidez eta euste-hormen kasuan jarraien bidez. Horma perimetral guztiak in situ egindako hormigoi armatuzkoak dira. Goiko lauza gainazaleko urak hustutzeko beharrezkoa den maldarekin egin zen.
Lau solairuek batzen duten azalera osoa 8498 m2-koa da eta 326 plaza daude aparkatzeko.
Oinezkoentzako bi sarbide daude. Bata, sarreraren ondoan dago, eta bestea plazaren beste mturrean. Bi sarrerek eskailera, igogailua eta komunak dituzte.
Goiko plazak forma eliptikoa hartzen du. Erdigunean zoladura du eta lorategia perimetroan. Espazio ezberdinak osatzen laguntzeko zoladura mota ezberdinak erabili dira eta eremua atseginagoa izan dadin bankuak eta bestelako hiri altzariak ertzean kokatzen dira.
|