BIDE LANAK

Enpresaren baliabideak, haien artean Mariezcurrena Taldea osatzen duten langileok, era eraginkorrean erabili eta makina astun propioak erabiltzen ditugunez, konplexutasun tekniko mota eta tamaina guztietako obrak egiteko gai gara. Obra egiterakoan parte hartzen duten pertsona guztien konpromisoari esker eta enpresan urte ugariz lan eginda eskuratu duten eskarmentuari eta kualifikazio altuari esker mota guztietako azpiegitura-lanak egin ditzakegu. Erreferentziazko enpresa bilakatu gara, solidoa, konponbide seguruak eta ekonomikoak emateko gai dena. Enpresa langile bolumenari eta fakturazioari dagokionez garatuz joan da, nahiz eta 70. hamarkadan sortu zenean zuen filosofiari irmo heldu dion beti. Alegia, familia-enpresa bat da, langile propioak dituena, baina aldi berean lehiakorra, lanean segurtasuna, iraunkortasuna eta ingurumenarekiko errespetua zaintzeko irizpideak gehituz joan zaizkionak.

Hiru jarduketa mota ezberdintzen dira haien ezaugarrien arabera:

AZPIEGITURAK
TRENBIDEETAKO OBRAK
BIDEEN MANTENIMENDUA