FITXA TEKNIKOA
Proiektuaren egilea: Francisco Monente Zabalza Sustatzailea: Ziga Pintoreko garajeen elkartea Adjudikazioaren zenbatekoa: 1.966.077,98 euro Hasiera-data: 2.003ko otsaila Amaiera-data: 2.003ko abendua Kokalekua: Iturrama auzoa (Iruña) Obraren zuzendaritza: Francisco Monente Zabalza
|
|
Bi solairutan antolatu den aparkalekua da. Ibilgailuen sarbidea Fuente del Hierro kalean dago, bai sarrera bai irteera, plazaren gainerako espazioa oinezkoentzako erabilerarako mantendu baita.
Aparkaleku lineala da, kale nagusi bat eta haren aldeetara aparkalekuak dituena. Osotara aparkatzeko 206 plaza ditu.
Oinezkoen sarbideari dagokionez, badago aparkalekuaren amaieran bat. Kanpora doan irteera bat du eta bertan ere bainugelak daude.
Eraikitzeko erabili den sistema Iruñan egindako gainerako aparkalekuetan erabili den berdina da. In situ egindako hormigoi armatuzko egitura bat da, pilarez eta 30-40 cm-ko ertzak dituen hormigoizko lauza batez egindako forjatuz osatuta dagoena. Hormigoizko hormak ere in situ egindako hormigoi armatuz eginak daude.
Halaber, aparkalekuak aireztatze-sistema bat, argiteria eta suteen kontra babesteko sistema bat du. Zoruaren akabera in situ pulitutako hormigoizkoa da.
|