Peraltako osasun etxea konpondu eta handitzea

 (Nafarroa)

FITXA TEKNIKOA
Proiektuaren egilea: Iñigo Esparza Andrés
Sustatzailea:
Servicio Navarro de Salud-Osasunbidea
Adjudikazioaren zenbatekoa: 626.239,92 euro
Hasiera-data:
2.010eko iraila
Amaiera-data:
2.011ko ekaina
Kokalekua:
Peralta (Nafarroa)
Obraren zuzendaritza:
Iñigo Esparza Andrés

 

 

Proiektu honen jarduketa bi zatiz osatuta dago; batetik, funtsean eraikinaren beheko solairuan egin den erreforma, eta bestetik handitzea, teilatupean eta beheko solairuaren mendebaldeko eremu txiki batean zentratzen dena.

Sarrera nagusia Bakearen Etorbidean dago, baina badu larrialdetarako bigarren sarrera bat ere Emaileen Plazan.

Beheko solairuan kontsulta gelak eta itxaron gela handitu eta larrialdietarako eremua egokitu egin dira. Gela publikoak eta erabilera subsidiarioak kokatu dira eraikina era egokian erabiltzeko (azpiegiturak, biltegiak). Solairua korridore zentral batean bidez banatzen da, eraikinaren ardatz nagusian kokatuta dagoenez osasun etxea banatzeko ere balio duena.

Goiko solairuan zentroko erabilera pribatuak handitu egin dira, esaterako, logelak eta atseden hartzeko eremu pribatuak, hau da, langileek bakarrik erabil ditzaketen eremuak, besteak beste, logelak, komunak eta egongela-liburutegia.

Goiko solairua egokitzeko dagoen estalkia bota behar da eta forjatu egitura berri bat sortu. Egitura metalezko portikoen bidez egin da. Bertan, zertxa bakoitzak barne antolamendua markatzen duen hormartearekin kointziditzen du. Egitura osotara 15 cm-ko ertza eta Larrialdien sarreran txapa kolaborantea duten lauza mixtoz forjatuta dago. Profil metalikoak finkagailu metalikoen bidez lotuko dira egiturara.

Lehenengo solairuko egongelaren eta logelen gainean zinkezko estalki bat jarri da. Horretarako egitura metaliko bat exekutatu da eta haren gainean isolamendua duen sandwich panel hidrofugo bat, 10 mm-ko lodiera duen mintz delta VM bat eta 0,65 mm-ko lodiera duen zink xaflazko geruza bat pinu zurezko arrastelen gainean juntadura listoia jarri da. Larrialdietako sarreran estalkia laua da. Fatxadari dagokionez, barnealdean bistako adreiluarekin egin da eta goiko aldean estaldura metalikoarekin. Tabike multzoa kartoi-igeltsozkoa da eta arotzeria aluminiozkoa.