Iruñeko Igeriketa Klubeko eraikin nagusiaren eraberritzea eta zabaltzea
IRUÑA (Nafarroa)
FITXA TEKNIKOAJabetza: Iruñeko Igeriketa Kluba
|
Lanak Eraikin Nagusiaren, beheko eta hirugarren solairuko eraberritze eta zabaltzean datza. Proposatutako lanak ondorengoak dira: Beheko Solairua Egungo gimnasioa hirugarren solairuko zabaldutako gimnasio berrira eramaten da. Gela bakoitzeko instalazioak independenteak dira, bai elektrizitatea eta argiztapena, suaren aurkako instalazioak eta berogailu eta airearen berritzea ere. Bigarren Solairua Hirugarren solairuko zabaltzearen ondorioz gertatzen den kargen handitzea dela eta egituraren sendotze lanak egiten dira. Ondorioz, beharrezkoa izango da egungo zutabetan eta kanpoko forjatuen tarteetan egitura metalikoaren errefortzua exekutatzea. Azkenik, hondatutako elementuak aldatuko dira. Hirugarren Solairua Egungo gimnasioak handitzen dira. Kanpoko padel pista dagoen lekuan gimnasio berria exekutatuko da metalezko egiturarekin eta txapazko estalki arin batekin. Espazio berrian 455 m2ko gimansioa eta 305 m2ko tatami gela proiektatzen dira. Bi espazioak akustikoki egokituko dira, bi gelen artean eta beheko solairuko gelarekiko ere. Gelen egokitzapen lan guztiak solairuan sabaietan bezala, argiztapenean, elektrifikazioan, arotzerian eta estalkietan egingo dira. Instalazioen berritzea klimatizazio eta airearen berritze hodietan oinarritzen da.
|