Azpilagainako haur eskola
IRUÑA (Nafarroa)
FITXA TEKNIKOAProiektuaren egileak: Javier Barcos eta D. Manuel Enriquez
|
Lehenengo jarduketa orubean zeuden elementu guztiak eraistea izan zen. Ondoren, eremua garbitu zen eta orubea induskatu zen hormigoizko horma aurrefabrikatua zimentatzeko balio duen harroinaren kota altuena lortu arte. Une horretan, harroinen kokapena berriro planteatu egin zen. Harroin isolatuen eta hormen kasuan pilareak altxatu ziren. Kofratua kofratu-taula ez ikusien bidez eta pilareen kasuan xaflazko taulen bidez egin zen. Pilareak eta hormak egin ondoren, forjatu sanitarioa kofratu zen habexka erdisendo eta hormigoizko gangatillen bidez. Forjatu sanitarioaren kamarak instalazioak bertatik egiteko balio du, izan ere, zoru erradiatzailearen instalazioak ez du sareak lurretik bideratzen uzten. Sareak forjatu sanitarioa amaitu ondoren egiten hasi zen. Beheko soilairuko sabaiaren egitura bi sistemen bidez gauzatu zen: hormigoizko egitura eta metalezko egitura. |