Txalaka-Aranederreko eraikin industrialak

ASTIGARRAGA (Gipuzkoa)

FITXA TEKNIKOA
Proiektuaren egileak: Zubiondo Arquitectos,
Juan Azcue eta Iker Kerejeta
Sustatzailea:
Promociones Ori Berri S.L
Adjudikazioaren zenbatekoa:
5.469.000,00 euro
Hasiera-data:
2006ko urtarrila
Amaiera-data:
2008ko abendua
Kokalekua:
Astigarraga (Gipuzkoa)
Obraren zuzendaritza:
Agustín Querejeta Recalde

 

 

Erabilera industrialeko bost pabilioien eraikuntza da. Bakoitzak 5.500 m2-ko azalera du gutxi gorabehera. Pabilioi horien aurrealdean solairuarte bat dago.

Hormigoizko egitura aurrefabrikatua eta hormigoizko banatzaile aurrefabrikatuak. “Crawford” motako kamioiak pabilioietara sartzeko ate sekzionalak. Bulegoetako leihoak aluminiozko arotzeriazkoak dira eta zubi termikoaren haustura dute. Erakusleihoko leihoak eta kaleko sarrera stadip 8+8 segurtasun kristalezkoak eta zubi termikoaren haustura duten aluminiozko arotzeriazkoak dira.
 
Sandwich panelez egindako bi isurkiko estalkiak, isolatzaile batek bereizten dituen altzairu uhinduzko bi xaflaz osatutakoa. Poliester eta akrilikozko transluzidozko xafla bikoitzekin. Lokalen arteko bereizketa altzairuzko xaflen gainean jarritako pladurrezko plakekin egin da.

Pabilioien oinarriek 15 cm-ko lodiera, 15x15x6 mailazoak eta hormigoi armatuzko zuntz metalikoak. Pabilioien aurreateek 15 cm-ko lodiera eta 15x15x6 mailazo bikoitza dute.
Euri-uren, fekalen eta horniduren, telekomunikazioen eta banaketa elektrikoaren sareak egin dira.