Milagrosako PERI urbanizazioa. 4. fasea

FELISA MUNÁRRIZ PLAZA. IRUÑA (Nafarroa)

FITXA TEKNIKOA
Proiektuaren egilea: OM ARQ
Sustatzailea:
Iruñeko Udala
Adjudikazioaren zenbatekoa (BEZ gabe):
1.124.633,08 euro
Hasiera-data:
2005eko martxoa
Amaiera-data:
2005eko azaroa
Kokalekua:
Iruñea (Nafarroa)
Obraren zuzendaria:
Oscar Mongay Jimenez

 





 

Plaza PERIak proposatutako izaeraren arabera diseinatu da: ordena, jarraikortasuna, argitasun konpositiboa eta eraikuntzaren duintasuna.

Tamaina handiko piezetan Quintana granito grisa erabili da, bai plazaren gainazalean bai bere perimetro bistan (Zaragoza etorbidetik sartzek odagoen eskailera arrapalan eta Zangoza kaleko horman). Horrek plaza era bateratu batean ikusten laguntzen du, zokalo izaera azpimarratuz.
Enparantzako zoladurak urak biltzeko plano bakar bat konfiguratzen du, hegoalderanzko % 1,5eko maldarekin, zoladuraren jarraikortasuna kaltetzen duen nabarik eta bizkarrik gabe. Eraikinetik hurbilen dagoen eremuan “Celeste” motako kuarzita jarri da, 100 x 20 cm ataltze batean.

Etxebizitzen eraikinen ataripeen urbanizazioetan zoladura berdina erabiltzea gomendagarria litzateke, akaberan jarraikortasuna egon dadin. Material berdina, baina galtzadarri formatuan, aurreikusitako eremuaren ondoan erabili da, Zaragoza etorbidearen eta plazaren arteko malda ezberdintasuna beretzeko.

Plazaren kanpoko muga diseinatzerakoan arreta berezia jarri da. Zaragoza etorbidearen aurrean eskalinata batek lurraren zoruaren desagertzea ahalbidetzen badu, ur horizontaleko lamina batek Zangoza kalean efektu berdina lortzen laguntzen du, plazako ikuspegi diafanoa oztopatuko zukeen baranda edo hormatxo bat ez jartzea ahalbidetuz.

Markesinaren arazoa A42b altzairuzko egitura baten bidez konpondu da, autoklabean tratatutako pinu zurezko oholeria batekin estalita zeinaren gainean Quartz Zinc motako zink prepatinatuzko xafla bat jarriko den.

Arreta berezia jarri da kokapenean eta proposatutako urbanizazio diseinuan integratzean. Merkatuan formari eta akaberari dagokionez prestazio onak izateagatik nabarmentzen diren modeloak erabiltzea aholkatu da.

Bankuak plazaren perimetroan kontzentratzen dira, arkupeetatik hurbilen dagoen zonaldean. Proportzio horizontal bat lortu nahi da, lurretik hurbil. Markesinaren azpian beste banku talde bat kokatu da, itzalpean egotea bermatzen duena.

Plazako luminarientzat irudi anonimo bat bilatu da, ia industriala, eraikinaren eta diseinatutako espazioen aurrean duen protagonismoa murrizteko. Oro har, luminariak kalkulu irizpideez gain, zuhaitzentzat eta hiri-hornigarrientzat zuhaitz-txorkoen egoeraren erritmoarekiko egokia izan dadila kontuan hartuta kokatu dira.
 
Lorategiari dagokionez, zonalde berezietan zein oinezkoen bideetan, itxura, itzal eta tamaina egokia duten zuhaitzak erabili dira.