Alderdi Eder eta Boulevardeko
aparkalekuak urbanizatzea

DONOSTIA-SAN SEBASTIAN (Gipuzkoa)

FITXA TEKNIKOA
Proiektuaren egilea: Luis Uzcanga
Sustatzailea:
Donostiako Udala
Adjudikazioaren zenbatekoa:
4.443.116,29 euro
Hasiera-data:
1.998ko martxoa
Amaiera-data:
1999ko ekaina
Kokalekua:
Donostia - San Sebastian (Gipuzkoa)
Obraren zuzendaritza:
Luis Uzcanga

 

 

Boulevarda eta Alderdi Eder plaza Donostiago hirigunean daude. Kasu honetan, jarduketa lurrazpiko aparkaleku bat eraikitzea eta gainazala urbanizatzea zen. Ideia boulevardeko ibilgailuen zirkulazioa aldatzea eta ibilgailuek eta oinezkoek elkarrekin bizitzeko eremu bat topatzea zen. Horretarako alde zaharretik hurbilen dagoen zonaldean oinezkoentzako gune bat sortu zen.

Bi aparkalekuen gauzatze sistema antzekoa da. Itsasotik hurbil daudenez gero, euste-hormak egiteko pantaila hormak erabili ziren. Hormen ondoren, habeak eta forjatuak eraiki ziren hormigoi armatuzko lauzak erabiliz. Harresi zaharra indusketa prozesuan agerian geratu zen, eta proiektuaren barruan sartu zen lehenengo solairuan agerian geratuz.

Boulevardaren urbanizazioari dagokionez, errail berri bat eta oinezkoentzako eremu bat eraiki ziren material ezberdinetako zoladurak ezarriz, besteak beste, granitoa, galtzadarria, lauza eta hormigoia. Zuhaitz gehienak mantendu egin ziren eta haiek dira osotasunari izaera ematen diotenak. Diseinu berri bat egin zen zonalde berrietarako sarbideak antolatzen dituzten parterrentzat. Bidearen eta oinezkoentzako gunearen arteko kota ezberdintasuna dela medio, eskailerak eta arrapalak gauzatu ziren bi zonaldeetara sarbidea ahalbidetzeko. Hiri-altzari berriak jarri ziren eta argizteria publiko berria instalatu zen. Azken hori izan zen, hain zuzen, udaletxetik hurbilen dagoen kioskoaren parean sortutako espazioko elementurik garrantzitsuena.

Alderdi Ederren aurrealdean espazio bat osatu zen granitozko lauzak erabiliz eta hasieran diseinatutako parterrekin jarraitu zen; gainera, haurrentzako jolas-eremu bat gehitu zen. Itsasertzetik hurbilen dagoen eremuan hormigoi bereziko lauza aurrefabrikatua jarri zen, harearen kolorekoa, Kontxako hondartzaren jarraipena bailitzan.