Oria ibaiaren gaineko pasarela berria

VILLABONAKO ALDE ZAHARRAREN ETA UGARE AUZOAREN
ARTEKO LOTUNEA. ZIZURKIL (Gipuzkoa)

FITXA TEKNIKOA
Proiektuaren egilea: Anta Ingeniería Civil
Sustatzailea:
Zizurkilgo Udala
Adjudikazioaren zenbatekoa:
518.885,10 euro
Hasiera-data:
2009ko otsaila
Amaiera-data:
2009ko uztaila
Kokalekua:
Oria ibaia-Zizurkil (Gipuzkoa)
Obraren zuzendaritza:
Mario Gisasola Ros (ICCP)

 



 

Obra hauetan Oria ibaiaren gainean oinezkoentzako metalezko pasarela bat eraiki zen. Horretarako, xafla armatu eta tolestuko habeak erabili ziren, corten altzairutan (S-355J22W mota) tailerrean eta obran soldatutakoak.

Egitura honen barruan, pasarelaren arkuan S-355J22W motako altzairuzko 73.272,77 kg gauzatu ziren. Osotara 53,55 m-ko luzera du, 4 m-ko zabalera eta kota berdina bi aldeetan.

Altuera aldakorra duen kutxa metaliko batez eta 50,4 eta 2,1m-ko zabalera duten bi bao desorekatuz osatuta dago; haien altxaketak momentuen legea islatzen du. Habearen barrualdea zurrungarriekin eta 2,1m-ro kokatutako manparekin zurrundu da arima mailatu ez dadin eta alde batera sabeldu ez dadin.