FITXA TEKNIKOA
Proiektuaren egilea: Injelan S.L Sustatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia Adjudikazioaren zenbatekoa: 797.572,04 euro Hasiera-data: 2009ko azaroa Amaiera-data: 2011ko urtarrila Kokalekua: Eskoriatza (Gipuzkoa) Obraren zuzendaritza: José Asín Pérez (ICCP)
|
|
Obra hauetan Oria ibaiaren gainean oinezkoentzako metalezko pasarela bat eraiki zen. Horretarako, xafla armatu eta tolestuko habeak erabili ziren, corten altzairutan (S-355J22W mota) tailerrean eta obran soldatutakoak.
Egitura honen barruan, pasarelaren arkuan S-355J22W motako altzairuzko 73.272,77 kg gauzatu ziren. Osotara 53,55 m-ko luzera du, 4 m-ko zabalera eta kota berdina bi aldeetan.
Altuera aldakorra duen kutxa metaliko batez eta 50,4 eta 2,1m-ko zabalera duten bi bao desorekatuz osatuta dago; haien altxaketak momentuen legea islatzen du. Habearen barrualdea zurrungarriekin eta 2,1m-ro kokatutako manparekin zurrundu da arima mailatu ez dadin eta alde batera sabeldu ez dadin.
|