Lezkairuko parke nagusia

IRUÑA (Nafarroa)

FITXA TEKNIKOA
Proiektuaren egilea: Blasco y Esparza Aquitectos
Sustatzailea:
Iruñeko Udala
Adjudikazioaren zenbatekoa:
2.595.670 €
Hasiera-data:
2.012ko azaroa
Amaiera-data:
2.014ko otsaila
Obraren zuzendariak:
Francisco Blasco Esparza eta Mikel Cañadas

 





 

Proiektua Lezkairuko urbanizazioaren barruan sartzen da. Berdintasunaren Plazatik hedatzen den bulebar zentralean parke bat eraiki da, esparru horren ekialdeko muturrean, Taxoare kaleko oinezkoentzako plazaraino, mendebaleko muturrean. Juan Pablo II.a etorbideak, zehazki bertako glorietak, 36.682 m2-ko azalera bi zati luzangatan banatzen du.

Trafiko ertaina duen arteria batek banatzen dituen bi eremu zabal dira. Horri esker obra antolatu daiteke zereginak eta ekipoak bikoiztuz, halako moduz non hasierako lur-mugimenduak egin ondoren, sail bakoitzaren barruan lan egingo den bide perimetraletan egin beharreko mugimenduak eta ibilbideak minimizatuz.

Oinezkoentzako bide nagusia eta bide sekundarioak: Lurrak mugitu eta gero, bideak artekatzen dira. Bide nagusia granitozko ertza duten piezak kokatuz egiten da, urak biltzeko ertz-erreten baten moduan. Horretarako 30 cm-ko zagor geruza bat jarri da. Geruza horren gainean 15 cm-ko lodiera duen legar-zementozko enkatxo bat jarriko dugu. Legar-zementozko geruzaren gainean Augusta de Adybor motako galtzada-harria jarriko da, Sahara kolorekoa eta 80x80x70 mm-koa. Galtzada-harrizko piezak juntatzeko oso harea fina erabili da.

Bidegorria: Trinkotutako lurraren gainean 30 cm-ko lodiera duen zabor-legar naturalen azpioinarri bat ezarri da eta horren gainean legar-zementozko enkatxo bat, 15 cm-ko lodiera duena. Oinarri horren gainean asfaltozko geruza bat ezartzen da tartean, AC-22BIN D motakoa eta horren gainean bigarren errodadura geruza bat ezartzen da AC¬16 SURF D motakoa. Bidegorriaren ertzak obra honetan erabili diren granitozko piezen bidez mugatzen dira.

Haurren eremuaren segurtasun zoladura: Erabili den zoladura mota Childsplay da, eta EPP 65 mm-ko lauzaren gaineko Nottssfil motako lamina geotextil baten gainean ezarri da. Zorua zabor-legarrarekin eta graba-zementoarekin egin da, bide nagusi eta sekundarioetan lodiera berdina izanik.

Zuhaitz erraila: Zuhaiztietan lotura korridore bat egin da, zuhaitz errail moduan. Ondoren, lur begetala erabiliz bete da, drainatzea duen grabazko geruza iragazle baten gainean.

Gune berdeak: Oinarri horren gainean, 30 cm-ko lur begetala jarriko da soropila, belardia eta zuhaixkaren bat landatzeko.