Iñurritzako Biotopoaren hodartzaren aurreko oinezkoentzako pasarela

ZARAUTZ (Gipuzkoa)

FITXA TEKNIKOA
Proiektuaren egileak: José María Alkorta Azkue eta Carmen Alkorta 
Sustatzailea: 
Itsasoa eta Kostaldearen Iraunkortasunerako Zuzendaritza Nagusia; Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumeneko Ministerioa
Adjudikazioaren zenbatekoa: 
1.048.845,25 €
Hasiera-data: 
2.014ko ekaina
Amaiera-data: 
2.014ko iraila
Obraren zuzendaria: 
Cristina Maíllo Fernández

 





 

2014. urteko otsailean eta martxoan egon ziren ekaitzetan, marea altuarekin bat egin zuten aldietan, Zarautzeko hondartzaren itsasertzearen aurrean zegoen oinezkoentzako pasarela, Zarautzeko golf kluba dagoen tokian, hein handi batean itsasoaren indarrak eraman zuen.

Obra honetan basapinuko zurezko pasarela bat eraiki da, dunaren gainean egindakoa baina zuzenean haren gainean jarri gabe libre garatu dadin. Gainera, material berdina erabiliz pasarelatik hondartzara sartzeko bi sarbide egitea proposatu da. Pasarela golaren eraginetik babesteko nylon sareak erabili dira.

Bide berria 2,95 metro bakoitzeko ezarritako zurezko egitura duten 227 portikoren bidez diseinatu da. Horrez gain, tarte zuzenak norabide okerra duten tarteekin konbinatu dira topografiara egokitzeko.
Planteatu den sistema konstruktiboa honetan oinarritu da:
-Lurrarekin eta lurrazpiarekin kontaktuan dagoen egitura: Zimentazioa pinu zurezko biribilen piloteen bidez gainditu da. Behar bezala tratatuta daude, 20 cm-ko diametroa dute eta altuera ezberdina dute haien kokapenaren eta dunaren kotaren arabera.

-Egitura goratua: 2,95 metroro portikoak osatuz eraikiko da, pilareak eta habeak behar bezala tratatutako pinu zurarezko egiturarekin, aire zabala eta altzairu herdoilgaitzezko burdineria jasan dezan. Baso ustiapen jasangarriaren FSC ziurtagiria edo antzeko bat duen zura erabiliko da. Pilareek 100 x 150 mm-ko ebakidura izango dute eta 2 metroko altuera osotara baranden gunean, eta 3,50 metrokoa golfa ixten den gunean. Portikoak osatzen dituzten habeak 100 x 200mm-ko eskuairaldea eta 2,65 m-ko luzera duten habe bikoitzak dira. Portikoak 100 x 200mm-ko eskuairaldea eta 2,95 m-ko luzera duten zurezko 4 solibaren bidez lotzen dira. 0,75 metroro kokatuta daude eta torlojututako altzairu herdoilgaitzezko eskuairekin lotzen dira habeetara. 

-Zoladura pinu tratatuzko taula rasgatuarekin egin da, 45 mm-ko lodierarekin eta 1 cm-ko juntadurekin tarte zuzenetan. Tarte okerrak egiteko pasarelaren alde bakoitzean juntaduraren zabalera adierazten da.