FITXA TEKNIKOA
Proiektuaren egileak: Eunate Cia de Ingeniería. Iñigo Encinas Guaza Sustatzailea: Erroibarko Udala Adjudikazioaren zenbatekoa: 493.107,35 € Hasiera-data: 2.013ko abendua Amaiera-data: 2.014ko ekaina Obraren zuzendariak: Iñigo Encinas Guaza eta José Ignacio Infante Sierra
|
|
Obra honetan N-135 bide zaharra zolatu zen, Bizkarreta-Gerendiainetik pasatzen den gunean, baita plaza eta pilotalekuaren eta elizaren arteko espazioa ere, Santiagoko Bidea egiten duten erromesen eraginez kaltetuta baitago. Bide batez, euri-uren hustutzea hobetu da eta telefonia eta argindarraren kondukzioak kanalizatu dira. Obrak Eunate Cia de Ingeniería enpresako Iñigo Encinas Guazak idatzi duen proiektuan Santiagoko Bidearen eta Bizkarreta-Gerendiainetik Pasatzen den Gunearen Zoladura izeneko proiektuan islatzen dira.
Euri-urak jasotzeko 315 mm-ko diametroa duten PVCzko bi bilgailu egin dira. Pluv-1 bilgailuak 195 m-ko luzera du eta 1000 mm-ko diametroko 5 putzu, % 1,7 eta 12,6 arteko malda batekin. Pluv-2 bilgailuak 190 m-ko luzera du eta 1000 mm-ko diametroa duten 10 putzu. Nabarmendu beharra dago Pluv-2.1 bilgailuak 31 m-ko luzera duela. Plazako bilgailuak 66 m-ko luzera du eta % 4,5 eta 5 arteko malda. Pilotalekuaren eta elizaren arteko tarteak 40 m-ko luzera du eta % 0,9 eta 9,5 arteko maldak. Pilotalekuaren eremua mugatzen duen hormatxoaren luzeeran 22 m inguruko 200 mm-ko diametroa duen PVCzko bilgailu bat egitea beharrezkoa da.
Gauzatutako gainerako sareak argiteria, hormigoizko prisman murgilduta dauden eta 110 mm- ko diametroa eta447 m-ko luzera duten eta duten bi hodi kanalizatzea, eta argindarra eta telefonoak kanalizatzea izan dira. Sare elektrikoaren kasuan, HM-20 hormigoizko prisman murgilduta dauden eta eta 160 mm-ko diametroa duten PVCzko bi hodiz osatutakoak; eta sare telefonikoaren kasuan, hormigoizko prisma batean murgildutako 110 mm-ko diametroa eta 306 m-ko luzera duten bi hodiz osatutakoa.
Bidearen zoladura aglomeratuzkoa da, pilotalekuaren eta elizaren eremukoa izan ezik, hormigoizkoa baita. Bidearentzat, aglomeratuzko zoladura bat eraiki da hormigoizkoak diren eta galtzada-harriaren mailan dauden espaloiekin. Haietatik kanpo dauden eremuetan, HF-3,5 hormigoizko zoladura egin da. Zoladura hori bera erabili da pilotalekuaren eta elizaren inguruan. Pilotalekuaren jolastokian hormigoi leunduko zoladura bat egin da.
|