Donostialdeko metroaren eraikuntzaren proiektua
Herrera-Altza tartea. DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN (Gipuzkoa)
FITXA TEKNIKOAProiektuaren egilea: Ute Metro Donosti (IDOM - GEOCONSULT).
|
Exekutatutako tramoa 1040 metrokoa da, Herrerako Geltokiaren eta etorkizuneko Altzako Geltokiaren artean kokatuta, Eusko Treneko “Lasarte-Hendaia linea eta Herrera-Altza tarteen arteko zatiketa barne. Tarte honen trazatua aipatutako Herrera Geltokian hasten da, PK 0+000, N-1 errepediaren ondoan eta Loiola-Herrera tartearen jarraipen gisa. Hortik aurrera zuzen jarraitzen du, Herrerako Geltokiari jarraipena emanez habe-egitura estalki baten bidez, Pasaia Portu (aurreko N-I) eta ADIF azpitik pasatuz eskubirantz kurba baten bitartez. Tarte honetan mina tunel batera egiten da trantsizioa, 51’5 metroko tunel faltsu batean hasten dena, pk 0+158’5 kokatua. Lehenengo tunel hau 537 metrokoa da, pk 0+210 eta 0+737’008 artean, Altzako geltokira iritsi arte, haitzulo sekzioarekin exekutatzen dena, aurreko tunelaren amaieratik pk 0+843’455 arte, 96’45 metroko luzera totala suposatzen duena. Altzako geltokia, Felix Iranzo Pasealekuaren ondoan, bi atari eta bi sarbidez osatauta dago, Larratxo Pasealekura eta Arriberri auzora ematen dutenak. Geltokiaren eraikuntzarako erabilitako tipologia mota haitzuloarena da, alboko bi plataformerekin, kokatuta dagoen sakonera dela eta, trazatuaren baldintzengatik eta lurraren ezaugarriengatik. Altzako geltokiak andenak, trenbideak, atari eta banaketa plataformak, gela teknikoak eta igogailuak bilduko ditu. Haitzuloaren barruko geometria arku zirkular tangenteez biez dago osatua, 9.15 metroko erradioa bobedan eta 4.65 metrokoa hastialetan, 15.77 metroko gehieneko zabalerarekin eta 12 metroko altuerarekin. Altzako geltokia eta gero haitzulo tunel beste tarte bat egiten da, 196’55 metroko luzerakoa, pk 1+040-n bukatzen dena, azpiegituraren ardatzari dagokionez, 1039’19 metroko eskuineko bidea duena, eta 1041’79 metroko ezker aldea. Hori dela eta, ia trazatu osoa lurrazpian egiten da. |