Euskal Etxeen Plazan Hauren Jolastokiaren Estaldura
LEIOA (Bizkaia)
FICHA TÉCNICAProiektuaren egilea: LKS Ingeniaritza
|
Udalerriaren erdigunean, Sabino Arana etorbidearen eta Luis Bilbao Libano kalearen artean kokatua, haurren jolasei zuzenduta dagoen gune publikoaren estaldura planteatzen da. Proposamenak, azalera publiko zabal baten barruan aisialdirako esparru bat izatea ahalbidetzen du, aldi berean, bere erabilpena baldintzatzen duen eguraldi txarraren eragina txikituz eta honela, jolastokiaren erabilpen aldia luzatuz. Tutu-formako profil metalikoz osatutako egitura espazial bat egiten da eta gunearen estaldura ahalbidetzen duen tutu-formako profil kurbatuz osatutako egitura arin bat. Azalera horizontala, berde-tonu ezberdinez osatutako estalki zeharrargi baten bitartez babesten da, honela, eguzkiaren eragina gutxituz. |