FITXA TEKNIKOA
Proiektuaren egileak: LKS Ingeniería, S. Coop. Xabier Rozas Elizalde Sustatzailea: Noaingo Udala (Elortzibar) Adjudikazioaren zenbatekoa: 300.999,75 € Hasiera-data: 2.012ko abuztua Amaiera-data: 2.012ko abendua Obraren zuzendaria: Santiago Sánchez Marquijano
|
|
Obra honetan Noaingo San Juan auzoko hainbat kaleetako zoladura berritu da, baita euri-uren sanotze sarea eta kale horietako argiteria ere. Lan horiek LKS Ingeniería, S. Coop. Enpresak idatzitako Noaingo San Juan auzoa berriro urbanizatzeko prozesuaren I. Fasea izeneko proiektuan islatzen dira. Euri-uren sareari dagokionez, bi bilgailu nagusi gauzatzen dira, isurtze-puntu komun batean bat egiten dutenak, Real kalearen 7. zenbakiaren inguruan. Bilgailuak sare bateratua bereizi bihurtzeko egin dira, eta diametro ezberdinetako (200, 315 y 400 mm) PVCzko hodiak erabili dira, bakoitza bere isurbidearekin.
Argiteriari dagokionez, ia esparru guztiaren lurrazpiko kanalizazioak egin dira, izan ere, tarte batzuk lurperatuta dauden arren, ia guztiak airean doaz. Gainera, kanalizazioan lur konexioko sarea egin da, kobrezko kable biluziarekin, baita dagozkion erregistro kutxatilak ere. Argiteriaren gainerako instalazioa (kableatua, koadroen erreforma, etab.) etorkizunean egingo diren jarduketa faseetarako gelditu da.
Zorua gainazala artekatuz eta materiala zabortegira garraiatuz osatu da, eta oinarria trinkotuz gero harrobitik datorren Z-25 zabor-legarra (30 cm) eta G-20 aglomeratu asfaltikozko oinarria duen 7 cm-ko geruza bat zabaldu eta trinkotzeko.
Azpimarratu beharra dago trafikoaren erregulazioa hobetzeko beharra dagoela seinalizazio horizontal eta bertikal egoki bat ezarriz.
Amaitzeko, aurreikusten diren hiri-altzari berriekin batera, eremu berdeak ere egokituko dira eta kaleen arteko hainbat konexio berri egingo dira, izan ere, dauden eskailerak konpondu edo hobetuko dira dagozkien segurtasun barandak eraikiz.
|