Eremu eszeniko eta kulturala aire zabalean

ELIZONDO (Nafarroa)

FITXA TEKNIKOA
Proiektuaren egileak: Maite eta Idoia Damboriena - DOARQ
Sustatzailea:
Elizondoko Udala
Adjudikazioaren zenbatekoa (BEZ barne):
478.097,69 euro
Hasiera-data:
2.010ko apirila
Amaiera-data:
2.010ko ekaina
Kokalekua:
Elizondo (Nafarroa)
Obraren zuzendaritza:
DOARQ - Julián Damboriena

 



 

Foruen Enparantza bere kalitate, izaera eta berezitasunarengatik eremu urbano bikaina da. Asmoa gune estalia osatzen duten pieza artikulatuak kokatuta, bankuak harmaila modura jarrita eta hiri-altzariak eta begetazio puntuala erabilera eszenikoa eta kulturala bultzatzeko kokatuta eremu diafano bat sortzea zen.

Obrekin hasteko elementuak eta Baztaneko harri gorrizko lauzak desmuntatzeaz gain, bananondoak moztu ziren, plazako kioskoa eta harlangaitzezko pareta desmuntatu ziren.

Espazio eszenikoa lauzatzeko Breinco motako hormigoizko lauza erabili zen, dimentsio ezberdinetako piezekin jolastuz zoruaren ezaugarriak markatzeko: 80/60/12 cm-ko lauza handiak eta 60/40/8 cm-ko lauzak erdigunean, tamaina txikiagokoak 30/20/10 cm eremu pribatuagoetan eta eraikinak babesteko guneetan. Zolatzeko 18 cm-ko lodiera duen hormigoizko zolarria eta legarrezko enkatxozko geruza erabili ziren.

Halaber, lau pergola gauzatu dira, haietako bi estaliak eta beste bi eguzkitako moduan. Markesinak IPE 400 profilak dituzten lau portiko, 125/4 mm-ko bi habe metaliko eta 100/80/40 uhalak erabili ziren. Kanpoko estaldura dm taularen azal 12-30 mm-ko hidrofugo bat eta 1 mm-ko lodiera duen brontzezko geruza bat da.

Hiri-altzariei dagokienez, Escofet etxeko hormigoizko bankuak, bizkarraldearekin eta gabe, Fontana serieko zakarrontziak eta By-pass motatako iturri bat kokatu dira.

Eremu berdeak eta lorategia espazioen arteko gontz gisa funtzionatzen duten bost eremu laukizuzen ezberdinekin osatu dira. Lur begetal, soropila ereintza eta zuhaizti metro bat jarri zen. Gainera, drainatze sistema bat instalatu zen euria egitean edo ureztatzean soberan geratutako ura husten zela bermatzeko.