A.I.U esparruko urbanizazioa. A-14 Loidi Barren

LASARTE (Gipuzkoa)

FITXA TEKNIKOA
Proiektuaren egilea: Peyco, S.A
Sustatzailea:
Lasarte-Oriako Udala
Adjudikazioaren zenbatekoa:
6.535.187,15 euro
Hasiera-data:
2007ko martxoa
Amaiera-data:
2010ko urtarrila
Kokalekua:
(Guipuzcoa)
Obraren zuzendaritza:
ENDARA S.L

 




 

Proiektu honen helburua bideak, aparkaleakuak eta oinezkoentzako espazioak eta gune berdeak ordenatzea da. Bideak beste modu batean alineatzeko zenbait eraikin eraistea beharrezkoa izan da. Beste kasu batzuetan ordenaziotik kanpo zeuden eraikinak eraitsi dira.

Bide berriei dagokienez, Kale Nagusia Beko Kale eta Beko Errotarekin lotzen dituen bi erraileko gurpilbide bat ireki da. Horretarako Kale Nagusiko 29. eraikina eraitsi behar izan da. Elkargune honek behar bezala funtzionatu dezan 6,50 metroko zabalera duen errail bakarreko biribilgune eliptiko bat eraikiko da autobusek eta autoek ongi biratu ahal izan dezaten. Bide berri hau irekitzean San Pedro elizari itsasia dagoen bidea kenduko da eta haren ordez oinezkoentzako boulervard zuhaizdun bat jarriko da.

Adarra enparantzaren urbanizazioaren goiko aldean, bertara sartzeko gurpilbidea ia zegoen tokian mantendu da, baina oinezkoak zein ibilgailuak igarotzeko eremu bat jarri da haren ordez, hormigoi imprimatuzko zoladura baten bidez.

Udalaren azpiegiturei dagokienez, alde batetik edatek oura banatzeko sarea erabat berritu da. Bestalde, euri-urak eta ur fekalak banatzeko sare bat burutu da.

Sektore guztietan argiteria sare berriak aurreikusten dira, baita esparru osoan elektrifikaziorako kanalizazio berriak ere etorkizunean partzela mugakideetan egingo diren eraikinetarako. Eskailera mekanikoak eraiki dira Adarra eta Buruntzaren artean, igotzerakoan zein jaisterakoan, dagoen malda gainditzeko.
Naturgas eta Euskaltel sareak eremu osoan zabaldu eta indartu dira, dituzten sareetatik eraikin berrietara doazen adarrak ateraz. Telefónica enpresak ere hargune berriak egin ditu eta hainbat linea aereo lurperatu ditu.

Zabaldu diren espaloi eta espaloi berri guztiek zuhaizti berri bat izango dute, baita enparantza ezberdinetan diseinatu diren aisirako eremuek ere.

Lau “Irla Ekologiko” kokatu dira materia organikoa biltzeko eta beira, papera eta ontzienak beste toki batean kokatu dira. Halaber, banaketa ibilgailuentzako merkantziak kargatu eta deskargatzeko plazak erreserbatu dira eta elbarriek aparkatzeko plaza ugari aurreikusi dira.