Artadia eta Ardantzeta kaleetako zoladura,
sareak berritzea eta argiteria

IRURTZUN (Nafarroa)

FITXA TEKNIKOA
Proiektuaren egileak: Ascunce – Paris – Ilarraz (Arquitectos), Juan Antonio Ascunce Izuriaga, Cori Paris Royo eta Patricia Ilarraz Itoiz, Teide Ingenieros, Tomás de los Llanos Arrastio eta David Eslava Echavarren
Sustatzailea:
Ayuntamiento de Irurtzun / Irurtzungo Udala
Adjudikazioaren zenbatekoa:
518.558,21 €
Hasiera-data:
2.012ko abendua
Amaiera-data:
2.013ko maiatza
Obraren zuzendariak:
Juan Antonio Ascunce Izuriaga. Tomás de los Llanos Arrastio.

 





 

Obra horietan bi proiektutan islatutako lanak gauzatu ziren. Batetik, Irurtzungo Artadia eta Ardanzeta kaleen zoladura eta sareak berritzea, Juan Antonio Ascunce Izuriaga, Cori Paris Royo eta Patricia Ilarraz Itoiz arkitektoek idatzitakoa; eta bestetik, Irurtzungo Artadia eta Ardantzeta kaleen argiteria publikoa izenekoa, Teide Ingenieros enpresak idatzitakoa.

Fekalen sarea 315 eta 250 mm-ko diametroa duen PVCzko hodi batekin berritu da. Putzuak hormigoi aurrefabrikatuzkoak dira eta 1000ko diametroa dute.

Euri-uren sarea 250, 315 eta 400 mm-ko diametroa duen PVCzko hoditeriarekin berritu da. Harguneek 200 mm-ko diametroa dute eta PVCzkoak dira.

Hormidura sarea 80, 100 eta 150 mm-ko diametroa duten burdinurtu nodularreko hodiez osatuta dago, eta polietilenozko harguneek 63 mm-ko diametroa dute. Hiru ur-hargune eta bi hustutze-gune egin dira.

Jarduketa osatzeko zoladura egin da, eremuaren arabera mota ezberdinekoa. Horien artean nabarmentzekoak dira nahasketa bituminoso beroen bi geruzaz osatutako ebaketa duten galtzadak, hormigoizko galtzada-harria duten espaloiak, maila ezberdinetan eta hormigoi muntagarrizko zintarri batez eta hormigoizko “in situ” ertz-erreten batez bereizita.

Aparkalekua gurpilbidearen maila berean dago eta hormigoizko ertz-erreten baten bidez bereizten da.

Jarduketa amaitzeko argiteria publikoaren kableatua kanalizatu da eta osatzen duten luminariak jarri dira, batzuk 5 edo 8 m-ko zutabeetan edo 1,5 m-ko horma-besoan. Halaber, baranda metaliko galbanizatu bat jarri da, seinalizazioa egin da, zegoen hormigoizko horma garbitu eta margotu da, San Migel kalean, eskola zaharraren ezpondaren azpian, dagoen harlangaitzezko horma egokitu da garbitu ondoren zementuzko morteroarekin juntura berriak eginez.