ARZ-6ko ZN-10 unitatearen urbanizazioa

IRUÑA  (Nafarroa)

FITXA TEKNIKOA
Proiektuaren Egilea: 3G Arquitectos 
Sustatzailea: Iruñako Udaletxea
Adjudikazioaren zenbatekoa: 2.731.254,54 euro
Hasiera-data: 2015ko azaroa
Bukaera-data: 2016ko abendua
Kokalekua: Iruña (Nafarroa)

 

 





 

Obrak hartzen duen eremua Valle de Aranguren, Sadar eta Ana de Velasco kaleak eta Centro Infanta Elena sarbideak osatzen dute. Egungo Iberdrolako partzelan lan egiten da, Valle de Aranguren eta Extremadura kaleen artean erabiltzen ez dena (aktuazio eremu nagusia), Guadalupe plaza eta alboko egungo trama urbanako guneetan bezala.

Egungo hiri-antolamendua zorrozki aldatzen da, Valle de Aranguren kalea ia guztiz peatonalizatuz, Ana de Velasco eta Zolina kaleak luzatuz, eta Extremadura kalearen trazatua aldatuz. Valle de Aranguren kalearen zeharbide berria egiten da Guadalupe plazan, Sadar gunerarte zabaltzen dena, Ana de Velasco kalera iritsi arte, eremuko oinezko eta ibilgailuen trafikoa zuzentzen duen biribilgune eliptikoa proposatzen den lekuan.

Ordenazio berriaren ondorioz azpiegituren instalazioi afektatuko dioten lanak egingo dira: hornikuntza, saneamendua (hondakin eta euria), argiztapena, elektrizitatea, gasa, telefonoa eta komunikazio sarea.

Hau guztia baino lehen, eta obraren abiapuntu bezala, eraispen lanak egin behar dira. Iberdrola instalazio zaharrak eraitsi (FENSA zaharra), solairu bakarreko eraikin nagusiak osatzen duena, atxikitako nabe linealak osatua eta beste bi eraikin txikiagongatik, nagusiaren osagarri direnak (solairu bakarreko estalpea eta hiru solairuko etxebizitza eraikina). 

Lurren mugimendua, orokorrean inausketa eta hustuketa, unitatearen alde batean eta ekialdean izango da nabarmenagoa, Ana de Velasco kalearen luzaketak inausketa haundiagoa ekartzen baitu (10m baino gehiago), egungo futbol zelaiaren atzeko mendixka. Lurren erabilgarritasuna dela eta, beharrezkoa izango da euste horma bat egitea eta ezponda bat goiko aldean.

Beraien eraikuntzarako partzela berriak sortzen dituzten ordenazioaren azpiegitura eta bideak exekutatuko dira, eta Plaza Guadalupe parkearen ber-zolaketa ere.