Sortzez kalea urbanizatzea eta hornidura
eta sanotze sareak berritzea

NOAIN (Nafarroa)

FITXA TEKNIKOA
Proiektuaren egileak: Arquitrabe Cía. de Ingeniería, S.L., Ángel Javier Ibero Zabalza eta Carolina Montalvo. Iruñerriko Zerbitzuak, S.A., Rafael Muñoz de la Cruz
Sustatzailea:
Noaineko Udala (Elortzibar).
Adjudikazioaren zenbatekoa:
279.126,41 €
Hasiera-data:
2.012ko abuztua
Amaiera-data:
2.012ko abendua
Obraren zuzendariak:
Ángel Ibero Zabalza eta Pablo Santillán Mora.

 





 

Obra horietan bi proiektutan islatutako lanak gauzatu ziren. Batetik, Noaingo Sortze kalearen zoladura berritzea, Arquitrabe Cia de Ingenieria enpresak idatzitakoa; eta bestetik, Noaingo Sortze kalean hornidura eta sanotze sareak berritzea izenekoa, Iruñerriko Zerbitzuen Mankomunitateko teknikariek idatzitakoa.

Sanotze sare bereizi bat gauzatzen da: 315-250 mm-ko diametroa duen PVCzko hoditeria euri-urentzat eta 315 mm-ko diametroa duten PVCzko hodiak fekalentzat. Euri-uren sarea hustubideak, saretak eta areka superfizialak eginez osatzen da.

Hornidura sareari dagokionez 100 mm-ko diametroa duen burdinurtu nodularreko hodi batez osatzen da.

Obra kanalizazio superfizialekin osatzen da: behe-tentsioa, telefonia eta telekomunikazioak, argiteria publikoa eta ureztatzea.

Zoladurari dagokionez, gunearen arabera zoru ezberdinak gauzatu dira aglomeratu asfaltikoa, galtzada-harria eta baldosa hidraulikoa erabiliz. Zirkulazio ezberdinetako eremuak galtzada-harrien kolorearen bidez ezberdintzen dira. Kalearen erdigunean ertz-erreten bat kokatzen da.
Kalea zabaltzeko hormigoi armatuzko euste-horma bat gauzatzen da, 25 cm-ko lodiera duena, eta haren gainean baranda bat jarri da.

Jarduketa amaitzeko eskailerak konpondu dira, hiri-altzariak jarri dira, seinalizazio bertikala zein horizontala egin da, tantakako ureztatze-sarea ezarri da eta espaloian egindako zuhaitz-txorkoetan zuhaitzak landatu dira.