FITXA TEKNIKOA
Proiektuaren egilea: Idom (V tartea) Pirinioko Autobidearen ABEE (IV tartea) Sustatzailea: Nafarroako Gobernua Adjudikazioaren zenbatekoa (BEZ barne): 222.085.328,10 euro Hasiera-data: 2009ko iraila Amaiera-data: 2011ko abendua Kokalekua: Ledea-Esa (Nafarroa) Obraren zuzendaritza: Estela Moso Sarasa anderea
|
|
Proiektuaren eremua Nafarroaren mendebaldean dago, Esako udal-mugartean. N-240 errepideak Iruñea eta Jaka lotzen ditu, Esa zeharkatuz eta Esako urtegia iparraldetik inguratuz.
Pirinioko A-21 autobide berria errepidearen korridoretik igarotzen da eta bertatik hurbil zenbait tartetan. Esako lotune deritzon tarteko lotune bat jarri da. Pisuak dituen diamante motakoa da eta autobidea N-240 errepide nazionalarekin konektatzea ahalbidetzen du, azken hori zerbitzu-bide moduan geratuz.
Autobidea igarotzen den eremua gorabeheratsua da, hortaz autobideak elementu jakin batzuk ditu, tunel bat eta bi zubibide hain zuzen.
Autobidearen enborrean zeharka drainatzeko zortzi obra ezarri dira.
Diseinatutako bi zubibideek egitura-tipologia berdina dute, alegia T bikoitzeko habe prefabrikatuzko taulak eta hormigoi armatuzko pilare eta estribuz osatutakoa.
Ebroko Ur Federazioa egiten ari den presa handitzeko lanak amaitzen direnean eta Esako urtegia betetzen denean, bi zubibide horiek haren hegal bana zainduko dute. Urtegiak maila normal maximoan 515 metroko kota eta ez oihiko maila maximoan 525 metroko kota izango dituela aurreikusten da.
Esako tunela ibilbidearen erdian dago. Tunel bikoitza da eta bi hodien luzera ia berdina da. Eskuineko galtzadako tunelak 1.613,80 metroko luzera du eta ezkerreko galtzadakoak 1.613,10 metrokoa.
Zubibideak tunela pasata daude. Lehenengoak 500 metroko luzera du eta bigarrenak 150 metrokoa.
|