GI-3210 eta N-634-Dren eta
N-634ren arteko lotuneak

ITZIARKO GAINA. DEBA (Gipuzkoa)

FITXA TEKNIKOA
Proiektuaren egilea: INJELAN S.L.
Sustatzailea:
Gipuzkoako Foru Aldundia
Adjudikazioaren zenbatekoa:
929.677,02 euro
Hasiera-data:
2009ko ekaina
Amaiera-data:
2009ko urria
Kokalekua:
Itziarko Gaina Deban (Gipuzkoa).
Obraren zuzendaritza:
Asis Hernando Aracama

 

 

Glorietak 48 metroko kanpo diametroa du eta 28 metroko barne diametroa, eta behar adina tartea du adar konfluenteen artean. Hiru adar ditu: Deba eta Zumaiako adarrak (N-634an) eta autobidera sarbide ematen duen AP-8 adarra (N-634-D errepidean). Glorietari esker sarreran zein irteeran ezkerrerantz biratzea deusezta daiteke, egun errepide nazionalean arazoak sortzen dituzte-eta. Gainera, puntako orduetan ere ahalmen handiko erreserbak ditu.

GI-3291aren elkargunearen (Itsaspera) eta GI-3210 (Itziarrera) gurutzerako jarduketa sinple bat egin da bidearteak aldatuz, halako moduz non hiru mugimendu eragotziko diren, aurreikusten den glorietara eramango direnak. Horrela, segurtasuna bidegurutzean nabarmen hobetuko da. Mugimendu horiek honakoak dira:

- Zumaia - Itziar: Arku baten bidez egiten den ezkerreranzko biraketa kentzen da.
- Itsaspe - Itziar: N-634aren bi norabideen gurutzebidea kentzen da.
- Itsaspe - Zumaia: Arku baten bidez egiten den ezkerreranzko biraketa kentzen da.