Ingurabidea GI-632 errepidean

TARTEA: ORMAIZTEGI-ZUMARRAGA (Gipuzkoa)

FITXA TEKNIKOA
Proiektuaren egilea: EUROESTUDIOS
Proiektuaren egilea: Luis de los Mozos Villar
Sustatzailea: Errepide Zuzendaritza Nagusia.
Gipuzkoako Foru Aldundia.
Adjudikazioaren zenbatekoa: 47.879.169.99 euro
Hasiera-data: 2002ko ekaina
Amaiera-data: 2005eko ekaina
Kokalekua: Ormaiztegi-Zumarraga (Gipuzkoa)
Obraren zuzendaritza: Patricia Galíndez Muñoz

 

 

Durango-Bergara-Beasain Korridore Transbertsalaren bigarren tartea gauzatu zen, zehazki, GI-632 errepidean Zumarraga eta Ormaiztegi artean saihesbide bat eraiki zen.

Exekutatu beharreko tartearen jatorri tronkala Madril-Irun trenbidetik hubil kokatuta dago. Kokaleku hau Korridorearen gainerako ibilbidearentzat aurreikusten denarekin justifikatzen da, lotura bidearen eta autobidearen enborraren arteko konexioa trenbidearen gainetik desbideratutako pasabide baten bidez egiten da. Ibilbidea trenbidearekiko paralelo eta hura baino pixka bat altuago pasatzen da, mendi-hegalean sartuz ingurabidearen betegarriak erreketatik igarotzerakoan trenbidearen betegarrien kontra berma ez daitezen. Alabaina, beharrezkoa da ezpondaren oinarrian hormaren bat eraikitzea xede hori guztiz erdiesteko. GI-632 pasabidean eta Santa Luciako uberkan beharrezkoa da zubibide garrantzitsu bat egitea (Santa Lucia), Ormaiztegiko lotunea eraikitzen hasi aurretik beste bi zubibide exekutatzen dira (Alegi eta Errazti).

Lur kopuruari dagokionez, 984.000 m3 material soberan geratu zen zabortegira botatzeko. Hein batean irtenbide eman zitzaion 532.700 m3-ko “Sandwich” motako ezponda bat exekutatuz Zumarragako Lotunean.