N-121-A. Laskuain-Endarlatsa tartea

ERREPIDEA ZABALDU ETA HOBETZEA (Gipuzkoa)

FITXA TEKNIKOA
Proiektuaren egilea: Sener
Sustatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia
Obren kostua: 61.622.371,24 euro
Hasiera-data: 2007ko apirila
Amaiera-data: 2009ko azaroa
Kokalekua: Behobia-Endarlatsa (Gipuzkoa)
Obraren zuzendaritza: José Manuel Erauso Eizaguirre

 

 

N-121-A errepidearen ibilbidea hobetzean datza, bere lehenengo eta azkeneko tartean oraingo plataformaren gainean doan arren, zatirik handiena haren ingurabidetik doa. Jarduketa Nafarroan hasten da, Gipuzkoako mugatik hurbil, luzeeran osotara 6.620 metro igaro ondoren Irunen Laskuaineko biribilgunera iristeko, eta han bukatzen da. Nafarroatik hasita hurrenez hurren Endarlatsa, Intxaurreta, Lamiarri, Lastaola, Alunda, Gurutze eta Puntxasetik igarotzen da helmugara, Laskuainera, iritsi baino lehen.


Errepidean hobekuntza lanak egin dira aurreratzeak errazteko asmoz hirugarren errail gehigarri bat jarriz, izan ere, azpiegitura honek trafiko astunaren bolumen izugarria jasaten du, egunero bi mila baino gehiago. Hortaz, ibilbide osoan zehar norabideka eta aldizka jarri da, kontuan hartu ziren diseinurako irizpideek ahalbidetu duten guztietan. Errepidearen oinarrizko ebakidurak norabide bakoitzeko 3,50 metroko zabalera duen errail bat eta 1,50 metroko bazterbideak ditu; horri aipatutako 3,50 metroko errail gehigarria gehitzen zaio tarteka.


Etorkizunean Puntxaseko biribilgunea izango denetik Laskuaingo biribilgunera doan amaierako tarte honetan errepidearen ebakidurak banatutako gurpilbideak eta erdibitzaile bat ditu eta kokatuta dagoen inguru periurbanoaren berezko ezaugarriak ditu, eta jarraipena ematen dio kokatuta dagoen bide motari Laskuaingo biribilgunearen bide amaieratik hurrengo biribilgunerantz, alegia handik hurbil dagoen Mendipeko biribilgunerantz, jarraitzen du. Eremu horretan zintarriak daude eta oro har enbor osoan zegoen 1,80 metroko arekaren ordez 0,30 metroko ertz-erreten bat jarri da.
Halaber, bidean beste lau zubibide agertzen dira, hiruk 100 metroko zabalera dute eta batek 65 metrokoa, baita 105 metro eta 500 metroko luzera dituzten beste bi tunel ere, hurrenez hurren “Intxaurretako Tunela” eta “Lamiarriko Tunela” izena dutenak.


Obra horrekin batera bizikletentzako errail bat edo bidegorri bat egin da, Gipuzkoa eta Nafarroaren arteko mugatik doana eta Nafarroako Gobernuaren bide ziklistan jarraitzen duena, baita Iruneko Udalak Behobia inguruan diseinatu duen bizikletentzako erraila ere.