Ebroko A-68 Autobidea (N-232aren desdoblamendua)

I TARTEA: CASTEJÓN-TUTERAKO INGURABIDEAREN HASIERA (Nafarroa)

FITXA TEKNIKOA
Proiektuaren egilea: Peyco
Sustatzailea: Nafarroako Gobernua
Adjudikazioaren zenbatekoa (BEZ barne): 17.605.869,09 euro
Hasiera-data: 2007ko martxoa
Amaiera-data: 2008ko ekaina
Kokalekua: Castejón –Tutera (Nafarroa)
Obraren zuzendaritza: Jesus Usechi Santamaría

 

 

N-232 errepide konbentzionala autobide bihurtzeko eraldatzean datza, hartara istripu tasa murrizteko, segurtasuna areagotzeko eta erabiltzaileek, aldamenetako zerbitzu eta instalazioek eta inguruko herri eta nekazariek duten eskaintza biarioa hobetzeko.

Definitutako ebakera motak 2 gurpilbide, bakoitza 7 metrotakoa, 1m baino gutxiagoko barne bazterbideak, 2,50eko kanpo bazterbideak eta 1 metroko bermak ditu. Erdibitzailea 5 metrotakoa da, 7 metro ditu banda zurien artean.

Lehenagotik zegoen bide azpiegitura ahalik eta gehien probesten saiatu da bide hartzailean eragindako kaltea murrizteko eta obrak N-232an dagoen trafikoaren ezaugarriekin bat egin daitezen ahalbidetzeko. Desdoblamendua ibilbidearen lehenengo erdiaren eskuineko aldetik egitea aurreikusi da, gero saihesbidera igaroz, oinplanoan zein altxaketan definizio berri batekin, eta azkenik N-232aren aldatsa berreskuratuz Tuterako saihesbidearekin lotzeko.

Autobideak bi lotune ditu. 1. Lotunea Montes de Cierzoko poligono industrialean dagoen sarbidera egokitzen da, eta bigarrena, eraiki berria, La Sernako azpiestaziorako eta eguzki-energia plantarako sarbideen bidegurutzeak ordezkatzen ditu. Bi lotuneak argiztatu dira. Bidearen hasierako ezkerraldean dauden industrietara sartzeko Montes de Cierzoko poligono inustrialeko 1. Lotunetik sarbidea duten zerbitzu-bideak difinitu dira.

Bide berrien definizioari esker, autobidearen bi aldeetatik jarraipena eman zaie nekazal bideei eta abelbideei. Definitutako lotuneen bidez enborrera sar daitezke. Era horretan, N-232aren sarbide guztiak jarrita geratzen dira berriro, obra berriarekin moztu egin baitira. Osotara, 5 azpiegitura aurreikusi dira. Zoruak zabor legarrezko oinarri pikordunaren gainean beroan egindako nahasketa bituminosozkoak dira.

Obren ezpondak eta lotune zein bidearteetako gainazal hilak birlandatzea eta paisaiak egokitzea aurreikusi da, baita tratatzeko bestelako neurriak hartzea ere.