FITXA TEKNIKOA
Proiektuaren egilea: Juan Carlos Ovalle Cortissoz Sustatzailea: Nafarroako Gobernuaren Tokiko Azpiegitura Plana. Nafarroako Gobernua. Adjudikazioaren zenbatekoa: 305.088 € Hasiera-data: 2.014ko abuztua Amaiera-data: 2.014ko abendua Obraren zuzendaria: LKS Ingeniería
|
|
Elbeteko errotako zubiak kalte larriak jasan zituen 2014an Baztanek pairatu zituen uholdeen ondorioz, eta erabat hondatuta geratu zen.
Birgaitzea egin ahal izateko ur-agorrak jarriz uberka desbideratu da. Halaber, ezkerreko eta erdiguneko begien bobedetako harria lehertu egin da, hormigoizko zoladura armatua eta petrilak barne.
Halaber, pilareen zimentazioa sendotu egin da pilarearen inguruan 50 zentimetroko zabalera duen hormigoizko uztai bat eraikiz, zeinak altuera nahikoa izango duen arroka sanora eramateko, eta eraitsitako zubi-bularrak birgaitu dira paramentuen antzeko harlanduzko obrekin, hormigoiz estalita. Birgaitutako beste elementu batzuk hein batean erorita zegoen pilarea eta harlangaitzezko pareta zuten paramentuak.
Halaber, bobeda kofratu gainean jarritako harlagaintzezko harriekin xaflaztatu bat egin da, eta hormigoi armatuzko egitura bat eraiki da aldez aurretik exekutatutako harlangaitzezko harrizko bobedaren gainean, baita 15 zentimetroko lodiera duen hormigoi armatuzko zoladura bat ere.
Bestelako lan osagarriak ere egin dira, esaterako, egiturako belarrak, zuhaixkak sustraiak eta zuhaitz txikiak sanotzea; harlangaitzezko fabrika garbitu eta juntadura berdindu da kare hidraulikozko morteroarekin; obrak kaltetutako eremuak landatuz birsortzea; eta bazterrak garbitu eta fintzea, pilatutako zaborra jaso eta kenduz.
|