NA-1370. Izaba-Frantzia

ZORUA EGOKITU ETA HOBETZEA (Nafarroa)

FITXA TEKNIKOA
Proiektuaren egilea: Sertecna-Maesic
Sustatzailea: Nafarroako Gobernua
Adjudikazioaren zenbatekoa (BEZ gabe): 9.810.106,83 euro
Hasiera-data: 2008ko ekaina
Amaiera-data: 2008 abendua
Kokalekua: Izaba-Erronkariko Bailara (Nafarroa)
Obraren zuzendaritza: José María Pérez Ureña

 

 

Egokitze-lanei dagokienez, garrantzitsuenak sekzio transbertsala 6 m-tara zabaltzea eta ibilbidean jarraipen geometrikoa emanez zuzenketa minimo bat egitea izan ziren. Drainatzea eta balizatzea hobetu ziren, eta oro har garrantzi gutxiko jarduketak izan ziren, inpaktu bisual txikia izango dutenak.

Honakoak izan ziren exekuzioaren alderdi garrantzitsuenak:
- Plataforma zabaltzea eta dagoen ibilbidean bariaziorik egin gabe ibilbide geometriko bat egitea.
- Bide segurtasuna eta neguko bidezaintza hobetuko duten jarduketak, elurra kentzeko makinen igarotzea eta funtzionamendua erraztuz.
- Ingurumenean inpaktu minimoa. Hori dela-eta, aipatutako proposamen guztiak 2006. urteko Ingurumen Inpaktuaren Azterlanean jasotzen dira, zeinek aldi berean Ingurumeneko Departamentuak adierazitako hobekuntza eta baldintzatzaile anbientalak biltzen dituzten.

Errepideko egokitze-lanei dagokienez, 6m-ko zabalera izango zuen gurpilbideak lortzeko esku-hartze txikiak egin ziren. Funtsean ezponda eremuetan harri-lubeten hormatxoak eta lurbete eremuan indusketak egitea izan ziren.

Obra berezien artean Belaguaren gaineko zubiaren hasierako tartea zabaltzea nabarmendu beharra dago.

Halaber, balizatzean hobekuntzak egin ziren (bai seinalizazio bertikaletan bai Portuaren goikaldeko kanpoko balizatzean), izan ere, elura kentzeko makinak igaro ahal izateko hormatxoak exekutatu ziren (hesi metalikoak behin eta berriro hondatzea saiheste aldera).

Amaitzeko, Yeguaceroseko kuarteletik hurbil pasabide kanadar bat egin zen animaliak gurpilbidetik igaro ez zitezen.