Bideen mantenimendua

Honakoak dira Mantenimenduaren Kudeaketa Sistema ezartzetik eratortzen diren jarduketak:
-Erabilera dela-eta azpiegiturak halabeharrez jasango dituen kalteak aurreikusteko jardutea eta egoera onean mantentzea.
-Kostuak murriztea azpiegituraren bizitza erabilgarria luzatuz.
-Azken erabiltzaileari errepidea erabiltzerakoan satisfakzio maximoa izatea ahalbidetzea.

Eragiketa bereziak:
- Asfaltozko aglomeratua zabaltzea; itxitura hesia ezartzea; ezpondak babesteko sareak jartzea –ezponda motaren arabera jarduketa ezberdinak egin daitezke egonkortzeko, esaterako, uharridia exekutatzea, buloiatua eta tortsio hirukoitzeko sarea jartzea, mailazoa jartzea eta gunitatzea–; segurtasun hesiak jarri edo goratzea; barandak jartzea; zubien junturak konpontzea; seinalizazio bertikal eta horizontala; bidebazterrak eta errailak eraikitzea.

     

Oinarrizko eragiketak:
• Bidegintza zaintzea. Lantaldeak errepideko elementuak bidegintzako baldintzetan mantentzeko zereginez arduratzen dira. Halaber, lan ordutegian, suertatzen diren gertakari programatu gabeko jarduerak artatzen dituzte.
• Gertakariak eta istripuak artatzea
• Noizean behingo seinalizazioa
• Garbiketak eta sastrakak kentzea. Gurpilbideko edozein elementu garbitzea aurreikusten du, besteak beste, garraiatutako zamen galerak, zirkulazioari eragin diezioketen isuriak, animaliak eta arrazoi meteorologikoengatik sortu eta errepidekoa ez den elementuak (harriak, lokatza, adarrak…).
• Konponketak eta berrezartzeak
• Neguko bidegintza. Proiektu honek integratzen duen jarduera garrantzitsuenetako bat da. Oinarrizko eragiketen barruan dagoela sar daitekeela esan daiteke, hein batean aurreikusten ez direnak baina denbora tarte motz batean programatu daitezkeenak, eragiketa berezien moduan, haien eragin ekonomikoa dela-eta, izan ere, beharrezko eragiketa bat da.
• Errepidearen Legeak xedatzen dituen ustiapen zereginetan laguntzea.