Orotz-Beteluko ingurabidea

(Nafarroa)

FITXA TEKNIKOA
Proiektuaren egilea: Idom
Sustatzailea: Nafarroako Gobernua
Adjudikazioaren zenbatekoa: 11.100.725,00 euro
Hasiera-data: 2.003ko urria
Amaiera-data: 2.005ko apirila
Kokalekua: Artzibar (Nafarroa)
Obraren zuzendaritza: Jesús González Albero

 

 

Tarte berriak Itoitzeko urtegiak urperatu zuen errepidea ordezkatzen du.

Lakabetik hurbil dagoen tunelaren irteeran hasten da. Bertan, 500 metroko luzera duen sarbide berri bat egingo da.

Errepidea Lakabeko amildegiaren mendi-hegal erditik jarraitzen du % 8ko malda beherakor batekin Itoitzeko urtegira iritsi arte. Puntu horretatik aurrera, bideak iparraldera biratzen du eta errepide zaharrarekiko ia paralelo doa baina kota handiago batean, “Iñarbeko Arroila” erreserba naturalaren mugaren eta Itoitzeko urtegiaren maila maximoaren artean itxita. Azkenik, saihesbideak oraingo errepidearekin konektatzen du Orotz-Betelura iritsi baino 750 metro lehenago.

Ingurabide berrian sei metroko gurpilbide berri batekin hornitu da, alde banatara metro bateko bazterbideekin.