FITXA TEKNIKOA
Proiektuaren egilea: Peyco Ingeniería Sustatzailea: Nafarroako Gobernua Obren kostua: 13.676.440,60 euro Hasiera-data: 2007ko uztaila Amaiera-data: 2009ko ekaina Kokalekua: Bera/Vera de Bidasoa-Endarltasa Obraren zuzendaritza: Jesus Usechi Santamaría
|
|
Proiektu honen obrak Nafarroako Foru Erkidegoan Behobiatik Iruña-Frantzia ardatza zabaldu eta hobetzean barne hartzen dira. Zehazki, aztertu den tartea Bidasoa ibiaren bailararen hondotik doa, malda handiak dituzten mendi-magalen artean itxita dagoen eremu batean. Horrek orain dagoen bidearen gaitasuna areagotu eta hobetuko zuen bide berria egitea zaildu du, eta jarduketa aukerak asko mugatu egin dira.
Ibilbide berria oraingo errepidearen P.K. 77.8n hasten da gutxi gorabehera, Berako ingurabidea igaro ondoren, eta P.K. 80.5ean amaitzen da, Endarlatsako parajean. Amaiera bat etor daiteke etorkizunean eraikiko den Bidasoa ibaiko zubibide berriarekin eta Gipuzkoako jarraipenarekin. Disenatu den ardatz berriak 2.533 metroko luzera izango du osotara.
Errepidea bera hobetzeaz gainera, proiektuak osagai berri nabarmen bat sartzen du: Berako Lotunea. Hala, noranzko aldaketak egitea eta bertako erabiltzaileentzako sarbideak artikulatzea ahalbidetzen du.
Definitutako ebakidura mota gurpilbide bakarrekoa da. 10,50 metro hiru errailetan banatuta, bi Iruñerako norantzan eta bat Behobiarakoan. 1,50 metroko bazterbideak eta ezponda guneetan 0,75 metroko bermak eta lurbete guneetan 1,00 metroko bermak daude. Gutxienez 265 metroko erradioak hartzen dira eta maldak beti % 6ekoak edo txikiagoak dira.
Osotara, 6 egitura berri exekutatu dira, guztiak drainatze transbertsalerako obrak. Egiturez gain, tipologia ezberdinetako hainbat horma tarte beharrezkoak izan dira. Zoruak zabor legarrezko oinarri pikordunaren gainean beroan egindako nahasketa bituminosozkoak dira.
|