Tuterako Ekialdeko ingurabidea

(Nafarroa)

FITXA TEKNIKOA
Proiektuaren egilea: Cima
Sustatzailea: Nafarroako Gobernua
Adjudikazioaren zenbatekoa: 19.947.907,78 euro
Hasiera-data: 2005ko apirila
Amaiera-data: 2007ko otsaila
Kokalekua: Tutera (Nafarroa).
Obraren zuzendaritza: José María Pérez Ureña

 

 

Ebroko Autobidearekin (A-68) eta Ebroko Ardatzaren errepidearekin (NA-134) konektatzen duen Tuterako Ekialdeko ingurabidea, Tuterako hirigunetik igarotzea saihestuz. Errepidea -5,9 kilometroko luzera du- Fontellaserako sarbidearen bidegurutzearen hegoaldeko muturrean abiaatzen da (A-68, Ebroko Autobidea, N-232 izandakoa) eta iparraldean amaitzen da Ebroko Ardatzaren (NA-134) eta Tutera-Ejea de los Caballeros (NA-125) errepideen arteko bidegurutzean. Ebro ibaia gainditzeko bost bao dituen zubi berri bat eraiki da; osotara 360 metroko luzera du eta 13 metroko taula zabalera. Ekidaldeko ingurabidearen ibilbide osoaren sekzio tipoak (zubia barne) 3,5 metroko errail bat du norabide bakoitzean eta 2,5 metroko bazterbideak alde banatara.

Zubiaz gain, Ekialdeko Ingurabideak beste bi goiko pasabide ditu Montes del Cierzoko abelbidearekin eta Zaragoza-Castejon trenbidearekin dituen bidegurutzeak gainditzeko. Bestalde, NA-126 errepidearekin (Cabanillas-Fustiñana) duen bidegurutzea baten maila ezberdineko lotune bidez gainditu da, halako moduz non errepidea ingurabide berriaren gainetik igarotzen den.

Halaber, trenbidearen pasabidearen eta Ebro gaineko zubiaren artean beste lotune bat eraiki da Tuterako hondakin uren tratamendurako araztegira errazago sartzeko.