Ezkabako tunelak

(Nafarroa)

FITXA TEKNIKOA
Proiektuaren egileak: Santiago Sáinz de los Terreros Goñi eta Manuel Jiménez Fernández. Eyser
Sustatzailea: Nafarroako Gobernua.
Adjudikazioaren zenbatekoa: 23.036.023,31 euro
Hasiera-data: 2002ko abenduaren 2a
Amaiera-data: 2005eko ekainaren 2a
Kokalekua: Ezkaba (Nafarroa)
Obraren zuzendaritza: Jesús Pinilla Crespo

 

 

 

Tunelak Burlataren iparraldean daude, San Kristobal mendiaren eta Atarrabiaren artean, eta Azoz-Arre bailararen iparraldea Iruñaren hegoaldeko depresioarekin komunikatzen dute, Iruñeko Ekialdeko eta Iparraldeko ingurabideen eta Frantzia-Iruña ardatzaren arteko komunikazioa erraztuz.

Tunelen orientazioa N155 H da, eta oso bariazio txikiak ditu ibilbideak plano ia zuzena hartzen baitu.
 
Portalak enkajatzea lurren mugimendua eta obrak ingurumenean izango duen inpaktua minimitzatzeko egin da, zeina 15 metro inguruko ardatzan ahokatzen duen ezponda baten altuera batekin eta mendi-hegalaren morfología topografikoak behartzen duen ahoen arteko dekalajea mantenduz lortzen den.

Tunelen sekzio tipoa zentro bakarreko zirkularra da, 5,63 metroko barne erradio librekoa, bi gurpilbideko plataforma bat (3,5 metrokoak), bi bazterbide eta mantenurako bi oinbide sartzea ahalbidetzen duena. Oinbidearen bazterreko galiboa 5,3 metrotakoa da eta minimoa 2m-takoa.

Bi tunelen barne pinoien arteko tartea 24 metro ingurukoa da, zeina geoteknikoki oso onuragarria den.

Indusketa sistemari dagokionez, indusketa egin eta berehala sostengu arinak aplikatu ziren. Tunelean ahokatzen zuen eremuaren koroa bat era kontrolatuan plastifikatzea ahalbidetu zen.