Bilboko metropoliaren hegoaldeko saihesbidearen

8A tartea: PEÑASKAL-LARRASKITU (Bizkaia)

FITXA TEKNIKOA
Proiektuaren egileak: Dair, Fulcrum, Geoconsult eta Idom.
Sustatzailea: Interbiak
Adjudikazioaren zenbatekoa: 20.414.803,99 euro
Hasiera-data: 2.007ko maiatza
Amaiera-data: 2.010eko uztaila
Kokalekua: Bilbo (Bizkaia)
Obraren zuzendaritza: Hegoalde ABEE

 

 

Peñaskal bailarako mendebaldeko hegalean enborretik lotune bide bat ateratzen da, ipar-ekialdera bideratzen dena ia 900m neurtzen dituzten bi tunel independenteren bitartez gero A-8arekin eta Ekialdeko Saihesbidearekin konektatzeko Larraskituren inguruan, Iberdrolaren azpiegituren ondoan. Konexio berriak AP-68tik bereizten den arte A-8an errail gehigarri bat sortzea beharrezkoa da. Larraskituko lotuneak Hegoaldeko Saihesbidea A-8aren aldamenetako bideekin konektatzen du, VSM-Donostia eta Donostia-VSM mguimenduari lehentasuna emanez, eta VSM Ekialdeko Saihesbidea Miribilla norabidean. Peñaskaleko lotuneak identifikaziorako aldameneko eremu bat du eta beste bat kanona kobratzeko. Halaber, zonalde honetan bide berriaren eremu logistikoa ezarriko dela aurreikusten da. Peñascal igarota, errepidea tunel batean sartzen da Arnotegi mendiaren azpitik eta Bolintxu bailararaino; 1.745 metroko luzeera du osotara. Bolintxun egituran zeharkatzen da, dagoen ur hoditeriarekiko paralelo izanik. Larraskituko lotuneak ukitutako azalera minimizatu da, hasiera batean Juan de Garayrekin aurreikusten zen konexioa alde batera utziz eta San Adriango zubibidea egun duen konfigurazioarekin mantenduz.