FITXA TEKNIKOA
Proiektuaren egilea: Euroestudios Sustatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia Adjudikazioaren zenbatekoa: 35.715.020,18 euro Hasiera-data: 2009ko urria Amaiera-data: 2011ko ekaina Kokalekua: Eibar-Zaldibar-Ermua (Gipuzkoa) Obraren zuzendaritza: GAIN (Raúl García)
|
|
Eibarreko ingurabidearen azken tartean Arrajolako Zubiaren enborra ireki eta San Lorenzon N-634arekin konektatu da. Hiru errail dituen eta osotara 2,6 km-ko luzera duen gurpilbide bakarreko enborra da. Gainera, hiru lotune –Arrajola, Amaña eta San Lorenzoko Biribilgunea– exekutatu dira.
Osotara 1,4 milioi m3 induskatu ziren. Indusketak baliabide mekanikoen bidez eta arroka sanoko eremuetan leherketak eginez burutu ziren. Indusketen bolumen guztia soberan geratu zen eta Oterreko behe-ibarrean kokatuta dagoen zabortegi batera bideratu zen.
Amaña eta Olaerreaga tunelak zulatu ziren, 247 eta 150 metroko luzera dutenak. Indusketa horiek zulatutako metodo austriarrarekin egin zen leherketak hiru fasetan eginez. Masa-hormigoizko bobedarekin estali ziren.
Halaber, hiru zubibide trazatu ziren: Legarre, Amaña eta Ego. Betoizko lubeten estriboak eta habe bakarreko taula prefabrikatuak erabili ziren, traza makotuko hiperestatikoa lehenengoarentzat eta traza zuzeneko isostatikoa beste bientzat.
Halaber, bi azpiko pasabide exekutatu ziren; 1.7a kaxa bidez eta Mirasol habe isostatikozko taula baten bidez.
|